Teknologia albisteak
1

Euskal Departamentua eztabaidagai i-TELE katean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2007-02-01 : 12:02

i-TELE katean Internet bidez Frantziako Lehendakaritzako hauteskundeen eztabaidan parte hartzeko parada ematen da. Nahikoa da zure galderekin bideoa grabatzea eta i-TELE katera bidaltzea. Emititzeko aukeratu direnen artean Aitor Arandiak Ségolène Royal-i Euskal Departamentuari buruz galdetzen dion bideoa .

Le JT de Campagne saioa hauteskudeei buruz Internet bidez Intervenez dans la campagne (Kanpainan parte hartu) webgunera jendeak bidaltzen dituen bideoekin egiten da.

Egunero bideo bat aukeratzen dute gaueko 22:15etan I-TELE-n emateko. Martin-Haltyren blogean ikusi dugu horien artean Aitor Arandiak Euskal Departamentuari buruz galdezka bidali duena aukeratu dutela.

Euskal Departamentua

Bideoan , frantzesez Aitor Arandiak galdera bat zuzentzen dio Segolan Royali, eta gutxi gora behera hau galdetzen du:

Egun on, nere izena Aitor Arandia da, Euskal herrian bizi naiz, Ségolène Royal anderea aste honetan Quebecari dagokion burujabetzearen eskubidearen alde egin duzu aste honetan, zein da zure jarrera eta posizioa Euskal Herriari buruz, Euskal Departamentuari buruz? Aspaldiko erreibindikazioa da, urte askotan eskatua eta Euskal Herriko jende eta erakunde gehienek nahi dutena: Euskal Departamentua lortzea Errepublika barnean. Aldekoa zara?

Ez dago garbi noiz erantzungo duen Royalek edo PSko bozemaileren batek, baina saioa egunero 22:15etan da.

Erantzunak

MARTIN HALTY
2007-03-10 : 03:57

HARA !! !! !!


Royal anderea Euskal herritik pasatu da, eta kamata tikibaten bidez grabatu dut bere errantzuna. Eta menturaz, bideo hori internet zabaldu ondotik, I-telek egin du bere emankizuna gai horrekin
Azkenian, pasatu da !!


ikus : www.blogak.com/martinhalty


Erantzun

Sartu