Teknologia albisteak

Anboto Irratia, aro barri baten aurrean

Erabiltzailearen aurpegia
Ricardo - ANBOTO
2007-02-02 : 12:02

“Non entzuten da Anboto Irratia?”. Horixe da irratiaren sorreran eskualdeko hainbat lagunek galdetzen euskuena, euren herrietara seinalea ez zela heltzen ikusita. Irratiko lantaldeak gogor ekin deutso lanari euren oihartzuna eskualde osoan entzun daiten, eta azkenean lortu egin dabe. Oraingoan bai, ozen esan leikie: “Anboto Irratia Durangalde osoan entzun leiteke, 107.1en Elorrion, eta 99.00n gainerako herrietan!”.

Anboto Irratia Elorrioko Udalaren eta Durangaldeko Herri Komunikabideak elkartearen ekimenez jaio zen 2003ko azaroaren 10ean, Bakarne Bernedo kazetariaren gidaritzapean. Hiru urte horreetarako finkatutako helburuak beteta, erronka barriei heltzeko sasoia da.

Orain arte, programazinoa 24 ordukoa izan den arren, zuzeneko saio bakarra aireratu izan dabe. Ordu biko iraupena izan dauen Ezkatza magazina ardatz hartuta, eskualdeko barriak, kirol arloko gaiak, kultur ekitaldiak eta abar lantzen jardun dabe.

HELBURUAK FINKATUZ

Eskualdeko eta, batez be, Elorrioko gizarte eragile, elkarte eta ikastetxeen parte-hartzea bultzatzea izan da orain arteko helburua, eta Jone Guenetxea irratiko arduradunak dinoskunez “bide horretatik lanean jarraituko dogu, eskualde osoko eragile eta talde guztiek euren txokoa eduki daien”.

Hedabide honen beste helburuetako bat, euskararen normalizazinoa bultzatzeko tresna izatea da. Izan be, Anboto da euskara hutsean lan egiten dauen Durangaldeko irrati bakarra.

“Orain arte gure proiektuagaz hain gogotsu bat egin daben kolaboratzaile eta elkarrizketatuen inplikazinoa eskertu gura neuke. Aurrerantzean, gure proiektuagaz bat egitea itxaroten dogu. ANBOTO astekariko lankideak be aldamenean izan doguz, euren laguntza eta babesa eskainiz”, azaldu deusku Guenetxeak.

Hemendik aurrera, Anboto Irratiaren eta taldeko gainerako komunikabideen (astekaria, webgunea,...) arteko koordinazinoa hobetu egingo da, horrela, erreferentzia informatiboak zabalduz. Anboto Irratiko programazinoa kontsultatzeko edo programen gaineko datuak eta xehetasunak ezagutzeko aukera emongo dogu Anboto.org webgunearen bitartez. Astekarian be, astero-astero kaleratuko dogu programazino horren barri.

ZUZENEKO PROGRAMAZINOA BIDERTUTA EGINGO DA IRRATIA

Azkenengo hiru urteotan Anboto Irratiaren zuzeneko programazinoa ordu bikoa izan da (11:00-13:00). Ereindakoak bere fruituak emon dituela ikusita, aurrera egin eta irratiaren eskaintza zabaltzeko garaia da orain.

Hemendik aurrera, programazinoak irauten dauen denpora bikoiztu egingo da, eta arratsaldean be zuzeneko saioa egingo dabe. Emisino denpora handituko dabe, baina saioen kalitateari uko egin barik. Helburu hori betetzeko, kolaboratzaile sarea zabaldu egingo da eta lantaldean be nobedadeak izango doguz.

Anboto Irratiak 10:00etatik 18:00ak arte luzatuko dau programazinoa. Gainerako orduetan, Durangaldeko euskara hutsezko irratiak estilo guztietako musika eskainiko dau.

PROGRAMAZIOA

10:00-10:30
Durangaldea zuzenean
Magazine informatiboa

10:30-10:35
Eguraldia eta trafikoa
Azken datuak

10:40-11:00
Kirolberri
Kirol albistegia

11:00-13:00
Goizero
Aktualitate-magazina

13:00-14:00
Euskadi Irratiko albistegia
Zuzeneko deskonexinoa

14:00-16:00
Musikaren tartea
Etenik bako atsedena

16:00-17:00
Durangaldea zuzenean
Laburpena

17:00-18:00
SMSale Musika
Musika eskaerak

Barikuro
11:10-11:40
Alkatearen tartea
Agintariekin elkarrizketa

Egunero
12:00-13:00-14:00-15:00-16:00
Albiste aurrerapenak



Erantzun

Sartu