Maskaraden garaia hurbiltzen ari da Xiberoan. Hamar bat emanaldi izanen dira lurraldean zehar. Lehena, otsailaren 3an iraganen da Maulen, maskarada sortu den herrian, hain zuzen. Aurtengo sorkuntzak ohidura eta berrikuntzak nahasiko ditu.
Hiriburuko gazteek antolatu dituzte 2007ko maskaradak. Mauleko pastoralaren ondotik, herritarrek Urrats Berriak elkartea sortzea deliberatu zuten lanean jarraitzeko asmoz. Hortik sortu da maskarada egiteko ideia.
Aurten, usaiako pertsonaiak agertuko dira, ohiko dantzak ere bai, baina berrikuntza bezala adibidez, neska batzuk jokatuko dute Xorrotxen papera.
Euskal Kultur Erakundearen webgunean kontatzen dutenez , Martine Bordaxarrek dantzak erakatsi ditu eta bere senarra Jean-ek kantuak eta melodiak sortu ditu.
Dantzan.com webgunean egutegia eta maskaraden mapa sortu dute maskaradak2007 tag edo etiketa erabiliz.
Sü Azia webgunean xehetasunak, zonbait argazki eta 1993an maskaradetaz Sü Aziak agerrarazi züan libürüxkot bat .pdf formatoan Maskaradak - Les Mascarades (379 KB)
Erantzun
Sartu