Teknologia albisteak

SMS bero-beroen 2. lehiaketa Enkarterrin

Erabiltzailearen aurpegia
Josune Ortiz - Balmasedako Euskara Zerbitzua eta Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
2007-02-01 : 09:02

Pasa den urtean Balmasedan egin zen I. Lehiaketaren arrakasta ikusita, aurtengo II. edizioan sakelekoa lehertzeko zorian utzi gura dugu: jarri irudimena (eta bestelakoak) abian eta bidali eSaMeSak 688 613 992 telefonora otsailaren 7ra arte.

Enkarterriko Mankomunitateko eta Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzuek SMS bero-beroen II. Lehiaketa antolatu dute, gaur (otsailak 1) eta datorren 7a bitartean. 688613992 telefonora bidali beharko dira mezuak epe horretan, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Euskarazkoa izango da
  • Gehienez 160 karakterekoa
  • Ez da irudirik onartuko

Aldi berean, mezuaren adierazkortasuna eta umore ona hartuko dira kontuan. 688613992 telefonoan epe barruan jasotako mezu guztien arteko irabazleak MP4 irakurgailua eskuratuko du, eta beste hainbat parte hartzaile onentzat ere sari gehiago egongo da.

Otsailaren 14an, San Balendin egunean egingo da sari banaketa Balmasedako Kultur Etxeko Areto Nagusian iluntzeko 19,00etan, Kepa Gallego aktore ezagunak eta Enkarterriko gazte talde batek aurkeztuta. Bertara hurbiltzen zareten guztientzat sorpresak egongo dira.

Lehiaketa honekin lotuta, Enkarterriko gazteek Balmasedan eta Alonsotegin egingo diren SMSak lantzeko tailerretan parte hartu ahal izango dute.

Erantzun

Sartu