Tele-ikusleak albiste eta irudi hornitzaile EITBrentzat
Telebista batzuek ikusleak berri-emaile bihurtu nahi dituzte. Irudi eta albiste hornitzaile. EITB-k Zu KZri (zu kazetari) aurkeztu du, eta Antena3-k TuClip.
Hemen dago Zu KZri. Erregistratuz gero, argazkiak igo ditzakezu, eta haien eskubideak (Interneten, telebistan edo beste edozein euskarritan) EITBri eskaintzen dizkiozu, bide batez. Baldintzetan diotenez, jasotako argazkien artean, "fenomeno meteorologikoekin lotutakoak baino ez dira argitaratuko. Ezagutu ahal diren pertsonen planoak jasotzen dituzten argazkiak, berriz, zuzen-zuzenean, baztertu egingo dira."
Antena3 ere bide horretan ari dela dirudi. Atzo gaueko albistegian aurkeztu zuten TuClip.com
Eurentzako sortu duten YouTube moduko bat. Zuk igo bideoak hara, eta igoal telebistan botako dituzte. Eta botatzen badituzte, gainera, dirua emango dizute zuri. Horixe uler zitekeen albistean behintzat.
Zabaldu.com-en ikusia.
Erantzunak kargatzen...