Paperezko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala desagertu egingo da
Gaur jakinarazi du erabakia Gipuzkoako Foru Aldundiak. Batzar Nagusietara iritsi behar da proposamena, eta formalki han onartu behar da, baina segurua da martxoko egunen batetik aurrera paperezko edizioa hil egingo dela.
Paperezko edizioak hiru mila harpidedun izan zituen 1996an, baina orduantxe abiatu zen digitalizazioa, eta papera jasotzen dutenen kopurua behera etorri da harrezkero.
Azkenaldian 451 harpidedun besterik ez ditu izan. Aldizkariaren webguneak, berriz, 2006an 691.092 sarrera izan zituen, eta kontsulta kopurua 2.800.000 izan zen, Koldo Azkoitia diputatuak emandako datuen arabera. Gai jakinen 10.000 harpidedunek ere posta elektronikoz jaso zuten iaz informazioa.
Firefox-ekin ikusteko
Internet bidezko irismena are handiagoa izango zen baldin eta Firefox erabiltzailoi errazago jarriko balitzaigu. Nabigatzaile librearen konfigurazio normalarekin, ez da Aldizkariko edukirik ikusten.
Konponbidea du, kontuak, erabiltzaileok eskuz parametro batzuk aldatzen baditugu (Sustatun ere esplikatu genuen nola duela aste batzuk, baina jatorriz hobetuko balute egoera, hainbat hobe.
Aprobak egiteko: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (GAO) https://ssl4.gipuzkoa.net/boletin/asp/index.asp
Erantzunak kargatzen...