Teknologia albisteak

Euskarazko Wikipediaren blog berria

Erabiltzailearen aurpegia
Janfri
2007-01-29 : 09:01

Euskarazko wikipediako hainbat lankidek blog berria sortu dute entziklopedia askearen euskarazko bertsioa ardatz duelarik. Blog honen helburu batzuren artean euskarazko wikipedia gizarteratzea, jende berria proiektura hurbiltzea eta sortzen diren albiste edota proiektu berrien gainean informatzea dira aipagarrienak.

Blogaren helbidea wikipedia.zabaldu.com da eta bertan hainbat wikilarik wikiproiektuen (lan talde modukoak) berri, lankide berriak erakartzeko moduen berri, wikipediaren filosofia zertan datzan azalduko dute, besteak beste. Anima zaitezte euskarazko entziklopedia librean parte hartzera!

Erantzun

Sartu