Sustatu logoa Teknologia albisteak

RIEV aldizkariaren mendeurrena

RIEV 1907an sortu zen Julio Urquijoren bultzadaz, handik aldi batetara Eusko Ikaskuntzaren baitan argitaratzen hasteko.

Guztira 51 dira argitaratu diren tomoak, bi alditan banaturik, Francoren diktadura garaian aldizkaria argitaratu ez zelarik:

  • 1907-1936: 1-27
  • 1983-2007: 28-51

Mendeurrena ospatzeko Euskomedia Fundazioak RIEVen inguruko webgune berezi bat prestatu du. Bertan liburutegi digitalean dauden artikuluen aukeraketa bat topa daiteke, aldizkariaren aberastasunaren adiezgarri direnak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu