Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskonews Multimedia: Entzun eta ikusten den webgune berria

Zuriñe
2007-04-18 15:04

Astero gai bat aukeratzen da eta gai horri buruzko artikuluak eta irrati tertuliak jartzen ditu sarean Euskonews Multimediak.

Artikuluak Euskonews & Median kaleratutakoak dira, eta esan bezala, entzungai daude, ez irakurgai. Bestalde, hainbat bideo ere ikusteko aukera eskaintzen du webguneak.

Astero gaika sailkatu arren, bilaketa egiteko aukera ere eskaintzen du Multimediak.

Azkenik, aipatu, webgunea lau hizkuntzatan erabil daitekeela: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa dira hizkuntzak.

Euskonews Multimedia

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu