Artikulu interesgarria dauka gaur Haritz Rodriguez Xuriken-ek Gaur8-ko bere blogean. Nola Virginia Tech-eko aste honetako hilketa ikaragarriak erakutsi duen herri-kazetaritza, edo behetik goranzko informazioak, lekukoak zuzenean informatzen dutenean gertatzen denak, dagoeneko ikaragarrizko indarra duela. Blogak, bideoa mugikorrekin, mezu-trukea SMS bidez... informazioa hedabide tradizionalak baino azkarrago edo gogorrago transmititzeko gauza omen gara orain. Baliteke, baina niri benetan, inpresioa egin didana, lekuko nagusiaren testigantza bera da. Hilketa saio batetik bestera (bi orduko tartean), bere burua grabatu zuen Cho Seng-Huik, eta posta bidez telebista batera bidali. Zu zeu kazetari. Baita hiltzaileak ere.
Bitxia bada ere, bideoa hiltzaileak egina den arren, ez zuen berak zuzenean argitaratu: akaso ez zuen eskura ordenagailurik edo astirik pertsonalki Youtubera igotzeko. Hedabide tradizional bat aukeratu zuen, NBC katea, eta horrekin, beste polemika bat ere piztu da: Bide eman dio NBCk beste hiltzaile batzuei eredua jarraitzeko? Bestalde, ematen du Koreako film batean inspirazioa izan zuela mutilak bere irudiak osatzeko.
Bestalde, modako lekuan aurkitutako mezu batek ere inpresioa egin zidan. Twitterren aurkitutako mezu bat. Tiroketaren unean, handik hain gertu... 140 testu-karaktere nahikoa dira batzuetan gertaera baten argazkia egiteko.
Behetikako kazetaritza honen adibide gehiago Xuriken-en blogetik hartuak:
Gertakariaren berri Wikipedian
Bideoak Youtuben
Washington Post blogarien inguruan
NowPublic
Erantzun
Sartu