Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskara ikasten, bideokonferentzia erabilita

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2007-04-16 09:04

Hamabostean behin, Asier Irizar euskara irakasleak lekua hartzen du bere ordenagailuaren aurrean, Eskoriatzan, piztu egiten ditu Skype aplikazioa eta webcam txiki bat, jantzi aurikularrak eta mikroa, eta harremanetan jartzen da Ainhoa Azarloza eta Amaia Belokirekin, teknikariak biak Euskadiren Ordezkaritzan, Bruselan.

Ainhoa eta Amaia laugarren hizkuntza eskakizuna ikasten ari dira, eta IVAPekin egindako hitzarmen bati esker, HUHEZIrekin egiten ari dira ikasketa horiek. Fakultatearen on-line plataforma erabiltzen dute materialak eta moduluak eskuratzeko, eta bideokonferentzia irakaslearekin hitz egiteko.

Baliabideak

Bideokonferentzia egiteko gauza gutxi erabiltzen dute: - Skype programa. Horri esker, doan hitz egin eta artxiboak trukatzen dituzte momentuan bertan. - Webcam bat, alegia, bideo kamera txiki bat sarerako. - Aurikularrak eta mikrofono bat.

Esperientzia hau ikasturte honetan hasi da, eta bai irakaslea zein ikasleak oso pozik daude emaitzekin.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu