Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aurki eta Berria euskarazko webgune aipatuenak

Sustatu - Sustatu
2007-04-13 15:04
Bi sailkapen: webak eta atari edo bilatzaileak

Bi sailkapen: webak eta atari edo bilatzaileak

EUSTATek bi sailkapen egiten ditu emaitzak ematerakoan: alde batetik webak eta bestetik atari edo bilatzaileak .

Dagoeneko ez da ondoegi ulertzen bereizketa hau. Esate baterako, Yahoo sailkapen bietan ageri da, web eta atari edo bilatzaile moduan, aldiz Google ez, bakarrik atari edo bilatzaileen sailkapenean ikus dezakegu. Baina Yahook bezala, Googlek, e-posta zerbitzua, mapak, argazkiak, posta-zerrendak, ofimatika, albisteak, ... ditu. Bilatzailea, weba, ataria, ... da?

Google da gehien bisitatu eta aipatzen duguna

Zenbait tokietan euskaldunok gehien bisitatzen dugun weba El correo digital dela irakur daiteke .

Baina, sailkapen biak batera hartuz gero, web eta atari edo bilatzaileen artean EUSTATek egiten duen bereizketa kontutan hartu gabe, aipamenen arabera Google da gehien bisitatzen duguna, elcorreodigital.com baino 10 aldiz gehiago.

Lehenak, elcorreodigital.com, 72.700 aipamen izan ditu inkestan eta bigarrenak, Googlek, 752.700 aipamen ditu Eustaten arabera . Atera kontuak.

Seguruenez ez da izango lan erreza, baina badirudi inkesta hori egiteko modua berrikusi beharko lukeela Eustatek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu