Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hitzaditza: zuzen idaztea da giltza !

Jakes Larre - EKE
2007-04-12 11:04

Diktaketa maiatzaren 5ean iraganen da, larunbatez, 9:30etan, Baionako IUT Institutoan.

Aurten maila bakar bat izango da helduentzat, aldiz diktaketa bat proposatuko zaie 12-15 urteko gaztetxoei.

Diktaketa idatziaren ariketa aitzakiatzat hartuz, helburua da euskararen erabilera sustatzea eta bereziki irakurmena eta idazmena bultzatzea.

Iaz bezala, Iparraldeko 2 euskal idazle ezagutaraziko dira, haiek dutelako testua idatziko (sorkuntza literarioak izanen dira) eta ondotik parte hartzaileekin hitz eginen testuaz, irakurmenak sortzen dituen zailtasunez eta beste. Paradaz bali, idazle hauen lanak ezagutaraztera emanen dira...

Joan den urtean bezala, Euskal kultur erakundearen web gunean, joko batzuk egiten ahal dira trebatzeko.

Izena ematen ahal da sarean apirilaren 29a arte formulario baten bidez edo EKE-ra edota Iparraldeko AEK-ra deituz.

Xehetasunak

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu