Ubuntu bertsio berria kalean da
2007-04-20 10:04
Bueno ba, heldu da eguna eta ofizialki Ubunturen bertsio berria erabil dezakegu. (GNU/Linux sistema eragilearen etxerako bertsio erabilgarriena da Ubuntu, Windows-en alternatiba sendoena PCrako, euskaratua gainera. Ubuntu Basque Experience blogetik hartua dago artikuku hau, Josu Orbe blogariaren baimenarekin)
Ubuntu 7.04 Feisty Fawn ofizialki kalean dago. Zelan eguneratu gure sistema? Ba, era asko daude:
- Deskargatu webgune ofizialetik.
- Eskatu CDak edo DVDak eta aurki zure etxean izango dituzu instalatzeko moduan.
- Edo upgrade bat egin zure Ubuntu/linux sistemara.
Eta zer berri dakar Feisty honek?
- Windowsetik migrazioa egiteko era erraza.
- Multimedia sinpleagoa.
- Haririk gabeko sareen soporte hobeagoa.
- 2.6.20 kernela eta Gnome 2.18.
Erabili eta gozatu!
Erantzunak kargatzen...