Sustatu logoa Teknologia albisteak

XXI. mendeko etxebizitza

CTE delakoa duela gutxi jarri zen indarrean eta, arau berri hauen eraginez, eraikuntza sektoreak erronka berriei aurre egin beharko die.

Hala nola, erabilitako materialek eta instalazioek ezingo dute kalterik eragin; energia aurrezteko sistemak aintzakotzat hartu beharko dira; hondakinen produkzioa jaitsi eta, sortzen duena, kudeatu egin beharko du; kutsatuko ez duten materialak ekoiztu eta erabili beharko ditu eta, hau guztia, gero eta zorrotzagoa den legedi baten barruan.

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak, eraikuntzarako tekniko eta espezializatuak prestatzen ditu. Arlo honetan, Arrasateko Udalaren eta LKS Ingeniaritzaren laguntzaz, XXI.mendeko etxebizitza: eraikuntza eta energia berriztagarriak izeneko I. Jardunaldi teknikoak antolatu du. Jardunaldia apirilaren 27an izango da Arrasateko Kulturaten eta, egitaraua, honakoa:

• 9:00 dokumentazioa banatu
• 9:30 ongi etorria, Sonia Samaniego (Eusko Jaurlaritza)
• 9:45 Ignacio Lakuntza (Arrasateko alkatea), Alberto Gorroñogoitia (LKS) eta Edurne Erauskin (Arizmendi Ikastola)
• 10:00 Juan Manuel Fernández (CADEM): ‘Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria edifizioetan’
• 10:45 Andres Laresgoiti (Ikerlan): ‘Erregai-pilaren erabilpena etxeetako elektrogailuetan’
• 11:30 kafea
• 12:00 Alberto Ortiz de Elguea (VISESA): ‘Tetraener-Antondegi: energian eraginkorra den auzo baten proiektua’
• 12:45 Alberto Zulueta (EHU): ‘Eraikuntzako Kode Teknikoa: Europar Batasunaren eskakizun teknikoak betetzeko dokumentoa’
• 13:30 maha ingurua: ‘Eraikuntzako Kodigo teknikoa’: Alberto Zulueta, Alberto Ortiz de Elguea, Jose Ignacio Martinez (LKS). Moderatzailea: Juan Antonio Urdangarin (Arrasateko Udala).

Jardunaldiaren inskripzioa apirilaren 17ra arte egin daiteke, hemen, edo 943 77 20 25 telefonoan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu