Teknologia albisteak

IEB 2007, egitaraua prest, web 2.0 gaitzat hartuta

Erabiltzailearen aurpegia
IEB07 - UEU
2007-04-17 : 12:04

Web 2.0 izango da, aurtengoan, Informatikari Euskaldunen Bilkuraren gai nagusia. Izen-ematea irekita dago, eta programa osatuta. Maiatzaren 10ean izango da, Miramongo Teknologi Elkartegian, Donostian.

Jakina denez, web 2.0, teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia, jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian garatu diren aplikazio berriak bilkurako parte hartzaileei azaltzeko aukera ere izango da

1996, 1998, 2001, 2003 eta 2005. urteetan antolatu genituen bilkura honen aurreko bost edizioak. Emaitzak arrakastatsuak izan dira, bakoitzean 160 pertsona bildu izan ditugu, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak, nagusiki. Edizio haietako gai nagusiak hauek izan ziren: Euskarazko softwarea (1996), Euskara eta Internet (1998), Informatikaren irakaskuntza eta informatika irakaskuntzan (2001), Informatikaria gizarte elektronikoan (2003) eta Softwaregintzaren erronka berriak (2005). Bertan sortutako eztabaida eta gogoeta, dudarik gabe, eragile izan dira geroago arlo horietan gertatu den garapenean.

Bilkuraren izenburua, oraingoan, Web 2.0 hemen izango da. Jakina denez, web 2.0 teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia, jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu. Egunean zehar aukera ezin hobea izango dugu teknologia berri hauek euskararen presentzia zabaltzeko nola erabil ditzakegun eztabaidatzeko. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian garatu diren aplikazio berriak azaltzeko aukera ere izango da. Egunari bukaera emateko, berriz, web 2.0-ren kontrola nork duen, egon daitezkeen interes kontrajarriak eta antzekoak aztertuko ditugu mahai-inguru erakargarri batean.

Gai nagusia hori izanik ere, informatikan euskaraz jarduteak berarekin dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldiko mintzagaien artean. Informatikaren inguruan gabiltzanok "softwaregile eta erabiltzaile, ikasle eta irakasle, teknikari eta beste" bildu, elkarrekin eguna eman, eta komun ditugun arazoei erantzun eguneratu bat bilatzen saiatzea dugu, bada, helburu nagusia.

Hori guztia dela eta, jardunaldian parte hartzera animatzen zaitugu, benetan uste baitugu informatikan euskaraz jardun nahi dugunok biltzea garrantzi handikoa dela, elkarren interesak, arazoak eta kezkak nondik norakoak diren jakin dezagun.

Nori zuzendua: Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar, eta abar

Tokia: Miramoneko Teknologi Elkartegia. Mikeletegi pasealekua 56 1. 20009 Donostia

Egitaraua:

8:45-9:15 Harrera
9:15-9:30 Jardunaldien aurkezpena

Lehenengo hitzaldi-saioa
9:30-11:30 WEB 2.0 sarrera. Joxe Arantzabal (Mondragon Unibertsitatea)
Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak. Gorka Julio (Elurnet)
Euskara interneteko 36. hizkuntza. Garikoitz Araolaza (Codesyntax, UEU)

11:30-12:00 Atsedenaldia/kafea

Saio PARALELOAK:

WEB 2.0 esperientziak
12:00-12:25 ?euskaljakintza: 2.0 irakaskuntzan. Maite Goñi (IKTeroak taldea eta Ordiziako Jakintza ikastola)
12:25-12:50 TOLOSALDEA eta pantailaren atzealdeko estrategia. Iñigo Balerdi (TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua)
12:50-13:15 zabaldu.com albistegi kolektiboa Arkaitz Zubiaga (Informatika ingeniaria, UNEDeko hirugarren zikloko ikaslea)
13:15-13:40 Tagzania eta Blogak: bi adibide praktiko. Josu Azpillaga (CodeSyntax)

Software produktuen aurkezpena
12:00-12:25 Ikasys. Naiara Maya eta Ainara Urrutia (Gipuzkoako Ikastolen Elkartea)
12:25-12:50 IMK: Itzulpen-memorien komunitatea. Ibon Aizpurua (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, UEU)
12:50-13:15 CorpEus eta EusBila, amarauna euskarazko corpus erraldoi gisa kontsultatzeko tresnak. Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa, UEU)
13:15-13:40 Matxin: gaztelaniatik euskara itzultzeko teknologia software librean. Aingeru Mayor eta Mikel Lersundi (UPV/EHU)

13:45-15:30 Bazkaria

Bigarren hitzaldi-saioa
15:30-16:50 Euskal Herria 2.0. Iratxe Esnaola(Deustuko Unibertsitatea)
Web garapen arinerako tresnak: AJAX, Ruby on Rails eta MVC paradigma. Jatsu Argarate (CodeSyntax)

Mahai-ingurua
17:00-18:00 Internet 2.0 hemen eta munduan
Patxi Gaztelumendi (Kazetaria, UEU)
Aitor Soroa (EHU, UEU)
Eneko Astigarraga (Deustuko Unibertsitatea, Codesyntax

Bestea:

Bazkaria: Bazkaria eskeiniko da, 15 euro soilik apirilaren 30a baino lehen. Leku mugatuak izango dira eta onarpena dirusarreren arabera egingo da. Ordainketarako kontu korrontea: EUSKADIKO KUTXA 3035 0019 99 0190700210 (izen deiturak eta `IEB2007' adierazi, mesedez) Parte-hartzaileen zerrenda: Harremanak sustatu eta errezte aldera, jardunaldietako parte-hartzaileen izen eta helbide elektronikoekin zerrenda bat banatuko da, bertan agertu NAHIZ EZ BADUZU, mesedez argi adierazi korreo bat bidaliz info@bicberrilan.com

Prezioa: Doako sarrera, nahitezkoa izango da izena ematea.

Informazio gehiago, IEB 2007 blogean, Unibertsitatea.net-en.

Erantzun

Sartu