Sustatu logoa Teknologia albisteak

Leo Messi ala Diego Maradona?

Sustatu
2007-04-19 17:04

Eguneko eztabaida da gaur Interneten eta lan bulegoetan. Atzo Leo Messik sartutako gola Maradonak bere garaian Ingalaterrari egindakoa baino hobea ote? Ikusi itzazu biak, eta erabaki. Eguneraketa 15.10. Messiren golaren bideo guztiak kendu dituzte YouTubetik Audiovisual Sport enpresa espainolaren egile eskubideak tarteko. Baina aurkitu dugu beste ale bat.

Barcelona FC - Getafe Espainiako Kopako partidan izan zen atzo Leo Messi argentinarraren gola. Dagoeneko 100.000 ikuskatze baino gehiago Youtuben, hainbat bertsioan.

  • Leo Messiren gola arabierazko lokuzio interesgarriarekin. Eguneraketa: jada ez dago hor ezer.

Jolaus-ek abisatu digu, Messiren golaren bideo guztiak kendu dituztela YouTubetik Audiovisual Sport enpresa espainolaren egile eskubideak tarteko. Baina hemen da bideo bera:

1986an izan zen beste gol miragarri bat baino hobea ote atzokoa? Ordukoa Mexikoko Munduko Futbol Txapelketan izan zen, Argentinak Ingalaterrari egin zion bigarrena, Diego Armando Maradonaren gol historikoa.

Marca.es-eko inkestan ageri denez, boto-emaileek hobetzat jo dute Messirena (oraingoz 60/40 proportzioan). Golek antzekotasun handia dute, baina kontestua, duda barik, desberdina da, Espainiako Kopa ala Munduko Txapelketa, eta Getafe ere ez da Ingalaterrako selekzioa.

Bukatzeko, beste bat Youtuben, bi golak batera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu