Gazte egonaldiak 07 Bernedon
Uda sasoirako proposamen berritzaile batekin datoz, aurreneko urtez, Gazte Egonaldiak 07. Euskal Herri guztira zabaldu den proposamen honek ikus-entzunezkoen mundua du oinarri. 12tik 17 urte arteko gazteak izango dira protagonista Bernedon burutuko diren egonaldietan. Ikastolen Elkarteak Hala Bedi irratiarekin lankidetzan sorturiko proiektua duzue.
Jakin badakigu, euskararen erabileran dugun arazoa zein den eta argi dago ezin dugula udan ere atsedenik hartu. Beraz, hizkuntza egonaldietan adin tarte bat betetzera gatoz, 12-17 urteko gazteena. Beren beregi, euskararen motibazioan eta erabileran eragingo duten egonaldiak izango dira aurtengoak.
Helburuak hobeto betetzeko, ikus-entzunezkoen mundua tresna bat izango dela uste dugu. Beraz, ikus-entzunezkoen arloaz era honetara gozatuko dute gazteek:
- Egonaldiotan film labur bat grabatuz.
- Gasteizko Hala Bedi irratian irratsaio bat grabatuko dute, gero aterpetxean irratiko uhinetatik entzuteko aukera izango dutena.
- Graffitiak egingo dituzte.
- Blogak egiten ikasi eta erabili.
- Eta ohiko ekintzak; mendi irteerak, eskalada, bizikleta irteerak...
Izena ematea aspaldian zabaldu zenez, azkar ibiltzeko kontua izango da berau. Egun hauetan Euskal Herriko txoko anitzetako ikasleek izena ematea da gure asmoa, ipar zein hego, ekialde zein mendebalde.
- txanda: uztailaren 8tik 15era (12,13, 14 urtekoentzat)
- txanda: uztailaren 15etik 22ra (15, 16, 17 urtekoentzat)
Egonaldiok iragartzeko bideoa sortu dugu, Youtuben ikusgai dagoena.
Erantzunak kargatzen...