Badirudi PPk Opentrad erabili duela Donostiako kanpainarako
Hauxe da paragrafo aldrebesa, orri honetako goiburuan:
«Gure konpromiso sendoa hobetu hiri, eta buruzagitzaren edukiera finkatu dinamismo haren, donostiarren handitu maila ongizate, asko natura desberdinaren jokaeren sinfín baten gidari hasiera da, eraikitze guztiak geroaren Donostia bideratu.»
Gaztelaniaz, orri horren bertsioan, honela ageri da:
Nuestro firme compromiso por mejorar la ciudad, por consolidar su dinamismo y capacidad de liderazgo, por aumentar el grado bienestar de los donostiarras, es el principio rector de un sinfín de actuaciones de muy diversa naturaleza, encaminadas a construir entre todos el San Sebastián del futuro.
Itxura guztia du Opentrad itzultzaile automatikoa erabilita euskaratua dela, eta gero norbaitek zuzendua igaro dela webgunera. Hona zer ematen duen Opentradek, PPren gaztelerazko paragrafoa bertan itzuliarazita:
«Hiria hobetzeko gure konpromiso sendoa, haren dinamismoa eta buruzagitzaren edukiera finkatzeko, donostiarren ongizate gradua handitzeko, oso natura desberdinaren jokaeren sinfín baten gidari hasiera da, eraikitzera guztiak geroaren Donostia bideratuta.»
Antza du lehen paragrafoarekin, webgunean agertzen denarekin, ezta?
Ez dugu aldrebeskeria edo Opentrad-en erabileraren zantzu gehiago aurkitu, ze, oro har, ondo itzulita daude testuak euskarara (hona adibide bat ) Uzandizagaren webgunean.
Erantzunak kargatzen...