Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hautagaitza guztiak Interneten daude

Sustatu
2007-04-25 11:04

Nafarroan dago txukunen informazioa:

Gipuzkoan, lotura zuzen bat dago halaber gaurko aldizkaria. Baina Firefox erabiltzen baduzu, ez duzu informazioa zuzenean ikusiko, ez baduzu aurretik partxe bat jartzen. Sustatun ere azaldu genuen nola egiten den, bi minutuko kontua da, behin egin, eta aurrerantzean beti funtzionatuko dizu.

Bizkaian ere baditugu arazoak Firefox-ekin. Aldizkariaren webgunean, www.bizkaia.net/info/aldizkaria orrian Azken aldizkarian ez da klikagarri Firefox erabiltzen baduzu. Horretaz gain, aldizkariaren eguneko aurkibidearen orri zehatza zein den ez dugu atzitzerik izan. Bilaketa baten bidez, leiho batean agertzen da aurkibidea... modurik ez. Zerrenda guztiak, aldiz, PDF batean aurkitu ditugu, baina adi, ia 300 orriko dokumentua.

Arabakoan, azkenik, azkar aurkitu dugu apirilaren 25eko alea, baina ez daude dokumentu guztiak aurkibidearen lehen bistan, eta HURRENGOAK klikatu dugu ea han dauden hauteskunde zerrendak. Une horretatik aurrera, ez zaigu orririk kargatu, blokeatu dugu, nonbait, haien zerbitzaria edo auskalo zer. Baina, tira, PDF dokumentua ere aurkitu dugu, eta hauteskunde zerrenden gehigarria ez da oso astuna, 183 Kb.

Badago hor zer irakurri. Ezker abertzalearen zerrendak, herri-ekimenekoak edo EAE-ANVren izenean aurkeztuak, bereziki, interesgune izango dira, ea ze izen agertzen diren, garbi dauden ala ez... Ezker abertzaleak, bestalde, Hautagaiak.info webgunea aurkeztu du aste honetan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu