Iragarki sailkatuak Goiena.net-en
Iragarki sailkatuen zerbitzua atalka dator sailkatuta: etxebizitzak, garajeak, lokalak, lana, irakaskuntza, motorra, animaliak eta denetarik. Eremuari dagokionez, Debagoiena hartzen du, alegia, Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Oñati, Antzuola, Elgeta eta Aramaio.
Komunitatea sortzeko tresna
Joxe Aranzabalek ere erreparatu dio Goiena.net-eko zerbitzu berriari eta bi arrazoirengatik dela garrantzitsua dio:
- Aukera ematen diolako erabiltzaileari berak sortzeko iragarki bat, doan, ezer ordaindu barik.
- Iragarki hori Goiena.net-en agertzeaz gainera, agertuko baita astean birritan Goienkarian, paperezko bertsioan.
Craigslist zerrendarekin alderatzera ere ausartu da Joxe Aranzabal: "Debagoienako bizilagunak eta bertara datozenak konturatzen badira zerbitzu horren ahalmenaz, berau izugarri hazi daiteke, jendearen erabiliaren erabiliaz. Horren eraginez, gainera, komunitatea indartu egin liteke." Debagoieneko Craigslist sortzeko tresna izan daiteke sailkatuen zerbitzua, dudarik gabe.
Erantzunak kargatzen...