Startup 2.0 lehiaketa Euskal Herritik bultzatutako ekimen bat da (antolatzaileak: Alianzo enpresa, SPRI erakunde publikoa, La Caixa aurrezki kutxa katalana), eta Europako 2.0 proiektuen arteko lehiaketa bat da. Batzorde tekniko batek, nazioarteko epaimahai batek, eta internautek, prozesu misto batean erabakiko dituzte sariak, zeinak maiatzaren 24an banatuko diren Bilboko Guggenheim museoan. Aurkeztutako proiektuen artean, euskaraz ere badauden bi daude, Nireblog eta Tagzania
Lehiaketaren lehen fasea maiatzaren 2an amaituko da. Ordura arte aurkeztuko direnen artean, Zabaldu.com-en erako webgune batean boz gehien dituzten bostak igaro dira, batzorde tekniko batek aukeratutako 10ekin batera. 15 horien artean, maiatzaren 10ean Madrilen izandako ekitaldi batean beste aukeraketa bat egingo da, eta bost igaroko dira Guggenheim Museoan egingo den finalera, non hiru sari erabakiko diren.
Euskal Herriko hiru proiektu ikusi ditugu zerrendan, Ikusuki, Tagzania eta Nireblog. Azken biak eleanitzak dira, eta euskaraz ere badaude.
Euskarazko proiektuak bultzatu nahi badituzu lehiaketa honetan:
Erantzun
Sartu