Xiba ikastolen elkarteko egitasmoa dugu, euskal jolas, joko eta kirolak berreskuratu, gaurkotu eta hauen transmizioa segurtatzeko xedearekin ari gara. Hau guzia euskara sustatuz eta euskaraz biziz.
Ikastoletan lan egiten dugu, bainan ez bakarrik. Gure egitasmoa ikastetxetako eremutik atera eta jendartean zabaldu nahi dugu. Horretarako gure joko kirolak berreskuratzeaz gain, aisialdi eredu berri bat proposatu nahi dugu. Horrez gain, beste helburu bat ere badugu: Xiba proiektuaren izena zabaltzea eta honen gibelean den proiektu berritzailea landu eta sakona ezagutzera ematea.
Hortan kokatzen dira aurten laugarren aldiz antolatuko ditugun Euskal Herrien arteko euskal joko topaketak.
Orain lau urte proposatu ziren euskal kirol, joko eta jolasak berreskuratu eta beste eredu batekin berjenderatzeko, ekimena zazpi probintzietan antolatzen dugu, jaialdika.
ZER DA:
-Euskal kirol, joko eta jolasak berreskuratu eta beste eredu batekin berjenderatzeko, ekimena duen jaialdia.
HELBURUAK:
- Euskal joko-jolasen bitartez euskararen erabilera era natural batean sustatzea.
-Euskal joko-jolasak modu praktikoan ezagutzea.
-Herri bateko adierazpen kultural desberdinak ekintza batean batzea ( hizkuntza, tradizioa
)
-Sexuen arteko berdintasuna lortzea.
AURTENGO EGITARAUA
Lurraldea Noiz Non
Baxenafarroa/Xiberoa Apirilak 14 Baigorri
Gipuzkoa Maiatzak 5 Bergara
Lapurdi Maiatzak 12 Sara
Bizkaia Maiatzak 20 Balmaseda
Araba Ekainak 2 Gasteiz
Nafarroa Ekainak 9 Atarrabia
Finala Ekainak 30 Mendikota
Parte hartzeko 12 pertsonako talde bat osatu behar da ( 6 neska eta 6 mutil ) eta partaideak 16 urtetik gutxienez izan behar dituzte.
Jaialdia bukatzen denean parte hartzile guztientzat afari herrikoia egingo da. Jaialdia bertsolariz eta trikitilariz girotuta egongo da
Zurekin ere kontatzen dugu, animatu zaitez eta herrikoi festa honetara etor zaitez.
Badator Xiba fenomenoa!! Badator!! Pozten naiz kirolari koadrila honek interneteko mundura salto bat eman duelako. Pozten nau zuen berri sustaturen bidez izateak.
Aurtengo Xiba topaketetan duda barik parte hartuko dugu. Gainera, datetan bete-betean eman duzuela uste dut, finala EH Zuzenean jaialdian izateak jite berezia ematen dio. Ez dut esan nahi horrekin, finalean ikusten dudanik nire taldea, baina bertan izango garela, seguru!