1936ko gerra: oroimena eta ahanztura
1936ko uztailaren 18a Hego Euskal Herriarentzat garai dramatiko baten hastapena izan zen. Espainiar Armadako zati bat legezkotasun errepublikarraren aurka altxatzean euskar herritar askorenzat sekula amaituko ez zen gerra abiarazi zen. Gerra honek afusilatuak, frontean hilak, kartzelaratuak, kontzentrazio esparruetan zigortuak, derrogorrean mobilizatuak... ekarri zituen; baina batez ere ahanztura.
Esan bezala, ikastaro honen helburu nagusia oroimen historikoaren berreskurapenean da; ahanztura norbere etxean, norbere herrian edo norbere eskualdean ikertuaz.
Ikastaroaren lehen zatian 1936eko gerraren bilakera historikoa eta beronen ondorioak landuko dira.
Bigarrenean, Gerra Zibilean afusilatutakoen gorpuak deshobiratuko dira, metodo arkeologikoen bidez; horretarako antropologia fisikoaren jakingarriak irakatsiko dira.
Eta azkenik ahanztura eta oroimena landuko dira; parte hartzaileek gerra zibilaren ondorioak sufritu zituztenei testigantzak jaso eta eurei buruzko dokumentazioa arakatuko dituzte. Azkenik hau guztia bilduaz narrazio digitalaren balibideak tarteko, etorkizunean baliatzeko oroimeneko lekukotzak egikarituko dituzte parte hartzaileek.
Ezaugarriak
Iraupena:
- 2007ko Maiatzaren 2tik Abuztuaren 1era.
- 125 ordu.
Irakaskuntza:
- Arlo teorikoa ONLINE izango da MOODLE plataformaren bitartez.
- Alde praktikoa, tailer eta indusketen bitartez jorratuko da.
- Tutorizazioa ONLINE izango da.
Matrikula prezioak:
- Ohiko matrikula:450
- UEU edo Aranzadiko bazkideak: 375
- adi! Bizkaiko ikasle edo langabetuak matrikula DOANIK izango dute.
Izen emate epea:
- Martxoaren 19tik Apirilaren 29ra.
Informazio gehiago eta izen ematea:
- UEUren web orrian: Arkeologia ikastaroak
- 943 82 14 26 telefonoan
Erantzunak kargatzen...