Teknologia albisteak

Basque Research web gunearen Tesi Saria

Erabiltzailearen aurpegia
Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2007-04-24 : 10:04

Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak V. Tesi Saria jarriko du abian maiatzaren 1ean. 2006ko zientzia eta teknologiako doktore-tesien laburpenak aurkeztu ahal dira sariketara.

Unibertsitatean egiten den ikerketa gizarteratzea eta, batez ere, ikertzaile gazteen lanak ezagutaraztea dira sariketaren helburu nagusiak. Horrenbestez, doktoretza amaitu berri duten ikertzaileen lanak saritu nahi ditu Basque Research web guneak.

Hiru sari banatuko dira: Sari Nagusia, Bigarren Saria eta Aipamen berezia. Sari Nagusiaren irabazleak ordenagailu eramangarri bat jasoko du, Sistek Informatica y Microsistemas etxearen laguntzari esker. Bigarren Sariaren irabazleak, berriz, PDA bat eskuratuko du, EROSKI Kooperatiba Elkarteri esker. Azkenik, aipamen berezia jasotzen duen lanak Euskal Autonomia Erkidegoko landetxe batean bi lagunentzako asteburua irabaziko du, NEKATUR elkartearen eskutik. Lanak aurkezteko epea ekainaren 10ean amaituko da.

Euskal Herriko Unibertsitateak babesten du sariketa.

Oinarriak www.basqueresearch.com web gunean daude ikusgai.

Erantzun

Sartu