Hemen duzue Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak, Udaletxeak urteetan indarrean izandako hizkuntza politikaren aurrean burututako irakurketa eta ekintza sinbolikoa.
"EUSKARA BAI, MIOPIARIK EZ!"
-Udaletxe aurrean elkartu garen herritarrok, bertako Udal Gobernuak kaltetutako barakaldar euskaldunak gara. Urteetan zehar udalerrian abian jarritako hizkuntza politikak ikusmena larriki kaltetu digula adierazi beharrean gaude. Osasuna kaltetzearen iturburua, agintariek udal kudeaketaren eremu guztietan euskarak pairatzen duen bazterketan kokatua dago.
-Hizkuntza politika txikitzaile honetako adibide berri bat atera nahi genuke plazara gaurko honetan: Udalak ekoizten dituen euskarri komunikatibo ia guztietan euskararekiko irizpide murriztaileak erabiltzen dira. Herritar guztiok etxean jasotzen ditugun udal aldizkari, triptiko eta bestelako euskarri ofizialetan erreparatuz gero, honako ezaugarri hauek behin eta berriro errepikatzen direla ikusiko dugu:
a) Berri nagusi guztien titularrak gaztelania hutsean idazten dira
b) Gaztelaniaz idazten diren testuak hizki beltz eta nabarmenez idazten dira
c) Euskarazko testuak ordea, gris argidun hizkitan agertzen dira eta tamaina nabarmen txikiagoa da
Irizpide hauek, barakaldar euskaldunon hizkuntza eskubideak baztertzeaz gain, gure ikusmenarengan eragin zuzena dute.
-Horregatik gaurkoan, urteetan zehar argitaratutako inprimakiak euskaraz irakurtzean pairatu izan dugun kaltea aitortzea eskatu nahi diogu Udalari. Udalak sortutako kaltea, Udalak ordaindu dezala! Gure agintariei okulistatik jasotako zerbitzu guztien fakturaren ordainketa exijitu nahi diegu. Eta eskaera zehatz horrekin batera galdera hauek zuzendu nahi dizkiegu:
a) Ze arrazoi ezkutuari heltzen dio Barakaldoko Udalak gure herrian elkarbizitzen dugun hizkuntza komunitate desberdinen arteko berdintasun printzipioa behin eta berriz erasotzeko?
b) Zergatik erabiltzen dituzte irizpide desberdinak euskara edo gaztelania erabiltzen dutenean?
c) Ez al dira biak hizkuntza ofizialak Barakaldon? Ez al dira herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatu behar?
-Berriro ere errepikatu behar dugu, gaur salatzera gatozen egoera bidegabe hau euskaldunok gure egunerokotasunean pairatzen dugun bazterketaren �izozmendiaren tontorra� baino ez dela. Barakaldoko Antzokian euskarazko emanaldiak programatu ez izatea, herritarrei gaztelaniazko dokumentuak etxera igortzea, hizkuntza paisaian euskarari sarbidea ez ematea, euskara ikasteko beka sistema eraginkorra ez egotea�guztiak euskara bigarren mailako hizkuntza izateko hizkuntza politika baten ondorioak baino ez dira.
-Momentu honetan gogora ekarri nahi dugu Euskararen erakundeen KONTSEILUAK burututako �Udalen hizkuntza politikaren neurketan�, Barakaldoko Udalak, eskuratu ahal diren 10 puntutatik 1,13 besterik ez zituela lortu (Gasteiz, Iru�ea eta Santurtzi bezalako herrien baino puntuaketa nabarmen kaxkarragoa).
-Gure ikusmen eta hizkuntza eskubideen osasunak hizkuntza politika berri baten behar dute�
�Euskararen ofizialtasun erreala aintzat hartuko duena
�Euskararen Udal ordenantza eraginkorrak abian jarriko dituena
�Udal euskalduntze plan estrategikoa martxan jarriko duena
�Udaletxeko barne euskalduntze plan eraginkorra gauzatuko duena
�Barakaldoko euskalduntze prozesua azkartzeko bitarteko ekonomiko, tekniko eta profesionalak bideratuko dituena
�Euskalgintzako herriko elkarteen parte hartzea baimenduko duena.
HIZKUNTZA ESKUBIDEAK GUZTIONTZAT !!
UDALAK OKULISTAREN FAKTURAK ORDAIN DITZAN !!
EUSKARA BAI, MIOPIARIK EZ !!
Sasiburuk ekimen honen berri eman zuen Indymedia Euskal Herrian ere:
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2007/04/38153.shtml
Iruzkin pare bat ere badira bertan.