Gipuzkoako hautagaitzak, Microsoftek kutsatuak
Abizenekin ere bada saltsa; irakurleek ikusi dute Arrazola bat Aráosla bihurtu dela, eta Andueza bat Anduela. Auskalo halako beste zenbat dauden.
Gipuzkoako zerrenda multzo honetan ikus daitezke erroreak (gogoratu Firefox trukoa, buletinean ondo sartzeko). Hautagaitza askotan Joseba eta Enekorik ez da falta, zuzen idatzita, baina Josefa susmagarriak ere ugari dira. D. Xavier Josefa Gabilondo Ruiz jn., adibidez.
Aldaketa hauek, Microsoft Word programaren gaztelaniazko bertsioaren zuzenketa ortografikotik datoz, zuzenketak behartzen badituzu hobespenetatik, zuzen idatzitako gauza asko okertuko dizkizu Microsoft-ek. Jendea ez da konturatu ere egiten, eta hainbat testu erridikulu Internetera iristen da horrela. Donosita terminoarekin gertatzen da, adibide; Donostia izena okerra iruditzen zaio Bill Gatesen programari eta letrak aldatzen dizkio, donosita gaztelania zuzena ei da. Ez da txantxa: begiratu zenbat Donosita dauden Google-n bilatuta.
Hautagaitzetako erroreak zerrenda batzuetakoak bakarrik izanda, pentsa daiteke, hautes-batzordeetako Word programaren kontua barik, zerrendak bidali dituztenen ordenagailuetan dagoela? Zaila da jakitea. Baina ematen du norbaitek izen guztiak berrikusi dituela Gipuzkoako zerrenda horietan, gizonezko eta emakumezko diren erabakitzeko (berdintasunaren legea medio, agian), eta Josefa bihurturiko Josebak Dña. eta and. marka fememinoarekin agertzen dira. Sexu aldaketak ere egon daitezke tartean beraz. Bitxia bada ere, hautagaien sexua zerrendetan markatzeko grina hau Gipuzkoakoetan bakarrik aurkitu dugu, ez beste hiru probintzietan.
Gipuzkoaz kanpoko beste zerrendak berrikusi nahi badituzu, hemen dituzu loturak.
Erantzunak kargatzen...