Teknologia albisteak
1

VoIP gure artean

Erabiltzailearen aurpegia
Txus Sanchez - CodeSyntax
2007-05-02 : 13:05

Azken aldi honetan leku askotan entzun diogu inori deitzen duela telefonoz merke-merke edo doan Internet bidez. Skype, voipbuster,yahoo, messenger, etab. izeneko programak gure ordengailuetan sartu dira. Eta ustez, geratzeko. Ezagutu dezagun VoIP: Voice over Internet Protocol, Internet bidezko ahotsa.

Internet garatu zen sare telefonikoa erabilita. Hau da: ahotsa eramateko balio zuen linea batetik datuak bidaltzen ziren. Eta gaur egun teknologia berdina erabiltzen da. Adibidez, ADSLak zatitu egiten du ahots linea: frekuentzia batzuetatik ahotsa dabil eta bestetik datuak.

Gaur egun gure edozein PC normal batek potentzia aski dauka mikrofono batetik hartutako soinuak datu bihurtzeko. Honi gehitzen badiogu zentraliten eta sareen abiada handitu dela, behar diren osagai guztiak ditugu VoIP edukitzeko.

Guri ezezik enpresa teknologikoei oso ondo datorkie. VoIPak, azken finean ahotsaren arazoak zirenak datu arazo bihurtu ditu.

Irudika ezazue telefonoaren garai gaietako zentralita bat, bere operadore eta guzti. Zenbat eta sare konplexuagoa eduki, orduan eta operadore gehiago. Arazo hau zentralitek konpondu zuten.

Baina kontutan hartu behar dugu gaur egun edonon dagoen biztanle kopuruarekin zelako zailtasuna daukagun sare on bat kudeatzeko. Beraz, hardware kontu tradizionala zena, software kontua bilakatu da.

Erronka honi aurre egiteko telekomunikazio enpresak hasi dira beraien guda partikularrarekin bere pastel zatia ez galtzearren: tarifa laua estatu osoan, eta pareko eskaintzak gaur egun normalak iruditzen zaizkigu. Orain dela 10 urte imaginatu ezinak.

Gainera, VoIP zenbaki batetik (ez du programa bat izan behar eta jada saltzen dira VoIP telefonoak) ohizko zenbaki telefonoei dei diezaiokegu.

Baina dena ez da hain erreza, polita eta merkea. VoIPak baditu ere bere alde txarrak, eta bere desabantailarik handiena bere abantailetatik dator: azken finean software hutsa da. Sare jauste, softwareren erorketa eta abarrek egiten dute gure ahots linea jaustea.

Arazo hauek konpontzen direnera arte (gaur egun telefonia tradizionala badabil, eta ondo gainera), VoIPak ez du jango guztiz ohiko telefonia. Dena den, bere lekua egiten ari da gure artean, poliki poliki.

Erantzunak

Ibon Aizpurua Ugarte
2007-05-02 : 14:33

VoIP-ren inguruan apirilean artikulu bat atera genuen Zibergelan ere.

Erantzun

Sartu