Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Administrazioaren euskalduntzea kolapso egoeran

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2007-07-03 : 19:07

EAEko administrazioa euskalduntzea kolapso egoeran dago. Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorra euskalduntzeko III. plangintzaldiaren balorazioaren aurrerapena aztertu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Administrazioaren euskalduntzearekin kezkatuta agertu da Kontseilua 25 urte pasatu ostean euskalduntze sistemak huts egiten duelako 'leku guztietatik':

10

Banoa bidaien txango batean ziren hildako sei turistak

Jabi
2007-07-02 : 22:07

Banoa bidaia agentziako bezeroak ziren gaur arratsaldean Yemenen hildako sei turistak. Bilbon eta Bartzelonan sukurtsalak dituen agentziak Europa Press-i baieztatu dionez. Ezkutuko Arabia izeneko ibilbidea egiten ari ziren, hango 18:30etan bonba auto baten leherketak harrapatu dituen turistak. Eurekin zegoen yemendar gidaria ere hil da leherketaren ondorioz. Eguneraketa asteartea: Hildakoen artean bi gipuzkoar daude, Mikel Essery Banoa agentziako langilea eta Donostiako bidaiari bat, Maddi Álvarez Calleja.

GNU GPL software librearen bertsio berria

Sustatu - Sustatu
2007-07-02 : 11:07

Software Librearen Fundazioak (FSF) GNU General Public License (GNU GPL 3) software libre lizentzia ezagunaren hirugarren bertsioa kaleratu du . Software libre mugimendua sortu zenetik 23 urte igaro dira eta erronka berriei aurre egin, software patenteak esate baterako, baina hasieran definitutako askatasunak mantentzen ditu GNU GPL 3ak.

Hizkuntza-teknologietan ikertzeko lan-eskaintza Elhuyar Fundazioan

Josu Aztiria Urtaran - Elhuyar Fundazioa
2007-06-29 : 13:06

Elhuyar Fundazioak hizkuntza-teknologietan ikertzeko lan-eskaintza egin du. Hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea da lanpostuaren xedea, etorkizun handiko proiektu batean.

EHUko Master Ofiziala: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua

Ixa taldea - IXA taldea
2007-06-29 : 09:06

Hizkuntzalariak eta ingeniariak formatzen ibili gara 2001. urtetik hizkuntzaren teknologian agente aktiboak izan daitezen. Hasieran Hiztek masterra izan zen (2001-2006), gero HAP doktorego-programa (2004-2007) eta orain master ofizial berrien erronkari ekin diogu.

2

Askapen Gay-lesbikorako Euskal Mugimenduaren 30. urteurrena

martix
2007-06-28 : 14:06

Aurtengo ekainaren 28an Askapen Gay-lesbikorako Euskal Mugimenduak bere 30. urteurrena ospatzen du. Mmilaka pertsona mundu osoan kalera irteten jarraitzen dugu sexu askatasunaren alde borrokatzeko.

2

Euskadi Saria: beste fronte batetik ere kritika

Sustatu
2007-06-28 : 11:06

Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez, gaztelaniaz idazten duten idazle jakin batzuk ere ez daude oso konforme Euskadi Sariekin. Utikan Euskadi Sariak agiria sinatu zutenekin zerikusirik ez, baina Fernando Aramburu donostiarra eta Francisco Javier Irazoki nafarra ere haserre omen daude.

Royaltien igoeraren aurka protesta egin dute AEBetako sareko irratiek

Maider Arregi - Goiena
2007-06-28 : 11:06

Ekainaren 26an, sareko irratiek "isiltasunaren eguna" egin zuten Ameriketako Estatu Batuetan protesta gisa. Izan ere, AEBetako musika industriak indarrean jarri nahi du irratiek ordaindu behar duten royaltien edo egile eskubideen zergaren igoera. Sareko irratiek uste dute Internetek eskaintzen dituen musika zerbitzu askorekin amaituko duela igoera horrek. Ezer egin ezean, Estatu Batuetako kongresuan zuzenean aplikatuko da igoera hori uztailaren 15etik aurrera.

EJTA elkarte europarrak HUHEZI onartu du

Joxe Aranzabal - HUHEZI
2007-06-26 : 09:06

Ekainaren 16an EJTA elkarteak --European Journalism Training Association / Europako Kazetaritza Fakultate eta Eskolen Elkartea--, aho batez onartu zuen Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatea kide moduan, Parisen egindako urteroko bilkuran.

Athletic: EITBren gezurrezko webgune bat zen hautagaitzarena

Sustatu
2007-06-25 : 13:06

Azken egunotako Athletic Club-eko zuzendaritzarako hautagaitza misteriotsuaren webgunea ez zen futbolarekin zerikusia zuen ezer. Gezurra zen, jendea engainatzea, Interneteko trafikoa eta zeresana lortzeko. EITBren marketin biraleko kanpaina bat omen zen, eta Athleticen protestaren aurrean, erretiratu egin behar izan dute.

Rolling Stones: diru zulo publikoa?

Iturri - Donostia
2007-06-25 : 13:06

Larunbatean Rolling Stones-en Donostiako kontzertua bete zedin, milaka sarrera banatu zituzten doan EITBk (Euskadi Gaztearen bidez) eta Donostiako Udalak (modu ez oso agerikoan, baina sarrerak dozenaka emanez). Datuak, galderak eta indignazio apur bat Iturriren eskutik

Batekmila - Euskal Munduak erakusketaren estreinaldia

Sustatu - EKE. Euskal Kultur Erakundea
2007-06-23 : 11:06

Batekmila-Euskal Munduak erakusketa estreinatua izanen da Baionako Carre/Bonnat erakustokian ekainaren 23an, goizeko 11:00etan. Horren inguruan, animazio desberdinak proposatuak izanen dira Baionako karriketan.

Kilometroetako abestia: country doinu dantzagarria

Unai Azkarate - Bergarako Aranzadi Ikastola
2007-06-22 : 11:06

Kalean dira aurtengo Kilometroetako abestia (Argi da izena du) eta bideoklipa. "Kanta alaia, dantzagarria eta lehen entzunaldian harrapatzen den horietakoa". Halakoa da aurtengo Kilometroetako abestia. Horixe dio, behintzat, musikaren egileak, Asier Elortzak, Belceblues taldeko kide eta Aranzadi Ikastolako irakasle denak.

Gomendatzen dizut sariketaren 4. deialdia

Dorleta Kortazar Alkoz - Arrasateko Gazteentzako Informazio Bulegoa
2007-06-22 : 09:06

Laugarren urtea da "Gomendatzen dizut", oporretako gomendioen sariketa antolatzen dugula. Helburua da gazteak informatzaile bihurtu eta informazio prozesuan parte har dezatela. Aurtengo berrikuntzen artean, aizue.com blogean gomendioa zuzenean sartzeko aukera.

Eredu partehartzailea berebiziko garrantzia duen gaian: lizentzia

Ander - Arrasate
2007-06-21 : 11:06

Drupalekin batera CMS arrakastatsuena Joomla! dugu eta honen 1.5 bertsio berria kaleratzear dagoenean, software libre eta komertzialaren inguruko eztabaida interesgarri eta sutsua piztu da komunitate zabalean. Zein izango da bertsio berriak gehigarriei eskatuko dien lizentzia?

6

Godwinen Legea euskarazko hedabide berrienetan

Luistxo Fernandez - Eibar.org
2007-06-21 : 10:06

Aste honetan, galdera hau aurkitu dut Elgoibarren.net webguneko eztabaida batean: Nazi hitzak zer esan nahi du? Ez dut han erantzun, baina buelta batzuk eman ondoren erantzuna Sustatura ekartzea erabaki dut: Esan nahi du Godwinen Interneteko legea betetzen dela sare euskaldunean! Homologatzeko moduan gaude!

Hiznet EHUko Berezko Titulua izango da

Elixabet Almandoz - Asmoz Fundazioa
2007-06-21 : 09:06

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa datorren ikasturteko Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa prestatzen dabil iada. Berrikuntzen artean nagusiena, datorren ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluen eskaintzaren artean egongo dela da.

2

Lizarrako Garean Euskaldunon Elkartea osatu da

GArean - Garean
2007-06-19 : 18:06

Lizarrako eta Estellerriko zenbait euskaldunek osatu dute elkarte hau, euskararen erabilpena sustatu eta bultzatzeko asmoz. Horretarako, euskal hiztunendako elkarguneak sortu nahi dituzte, euskaraz mintzatu eta komunikatzeko.

Jokin del Amo, Basque Research tesi sariduna

Basque Research - Elhuyar Fundazioa
2007-06-19 : 15:06

Jokin del Amo ikertzaileak irabazi du Basque Research web gunearen V. Tesi Saria. Irabazlea Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea da. Bigarren saria eta aipamen berezia ere unibertsitate bereko beste bi ikertzailek jaso dituzte. Guztira, 33 lan aurkeztu dira aurtengo sariketara

5

Aukeratu Euskal Herriko 7 Mirariak

Bootxo - http://erbinnuriarenaztarnak.wordpress.com/
2007-06-19 : 12:06

Uztailaren 7an erabakiko dira zeintzuk izango diren Munduko 7 Mirari berriak. Tartean daude Moaiak, Stonehenge, Txinako Harresi Handia, Erromako Koliseoa, Alhambra eta Petra.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››