Sustatu logoa Teknologia albisteak

Askapen Gay-lesbikorako Euskal Mugimenduaren 30. urteurrena

martix
2007-06-28 14:06
::: EKAINAREN 28KO MANIFESTUA :::

* EKAINAREN 28KO MANIFESTUA
* GLBTQ Taldeak, 2007-06-28

Gaur, ekainaren 28a, milaka pertsona mundu osoan kalera irteten jarraitzen dugu sexu askatasunaren alde borrokatzeko.


Gure hirietan mobilizazioei eustea nahi dugu. Dagokigun lekuan gaude: bizi garen herri edo hiriko kaleetan, presente eta ikusgai egon nahi dugun lekuetan.


Harrotasunaren merkantilizaziotik, euro arrosatik, gay publizitatetik, multinazionalek babestutako desfile komertzialetatik, eta ezarri nahi dizkiguten eredu burges eta klasistetatik bereiztu nahi dugu. Europriden gisako elkarretaratzeak baztertzen ditugu, ideologiarik gabeko eta oso jarrera komodoetatik gezurrezko giza integrazioa saltzen digutelako; horren truke gure obedientzia eta gure kontsumoa eskuratzeko.


Zoriondu nahi ditugu EHGAMeko gure lagunak euskal sexu askapen mugimenduaren 30. urteurrenean, gaur bezalako 1977ko egun baten.


Gure buruak ikustarazi eta erakutsi nahi ditugu emakume lesbianak bezala, eta ez bakarrik gay gizonak bezala, gure ahotsek gure aniztasuna islatu dezaten; eta gure borroka ez dadin gizonezko ereduari bakarrik mugatu. Ez diezaiogun aukera bakarra eman matxismoari, ez indarkeria sexistari ezta heteropatriarkadoari.


Gure buruak ikustarazi eta erakutsi nahi ditugu pertsona transexualak bezala, gure gorputzen patologizazioa baztertuz. Hala ere, ezin dugu ahaztu gizarte heteropatriarkal baten bizi garela, eta horrek ezarritako eredu sexualetik irteten diren pertsona guztiak baztertzen dituela. Hala, gizarteak behartzen gaitu bere sistema dikotomiko eta binarioaren araberakoak izatera: gizon-emakume, emakumezko-gizonezko, heterosexual-homosexual.


Alde bakarreko banaketa horren ezarpenak du erantzunkizuna Aimarri gertatutako ezbeharrean. 21 urte besterik ez zituen hernaniar horrek denbora luzeegia zeraman bera ulertu nahi ez eta normaltzat hartzen ez zuen gizarte bati aurre egiten.


Eta gogoan ditugu, gaur inoiz baino gehiago, transfobia sufritzen dutenak, berorrek, fobia horrek, bizitzak akabatzen dituelako; eta norberaren generoa askatasunez aukeratzen dutenak umiliatu egiten dituelako.


Indar handiz salatu nahi dugu prostituzioan lan egiten duten pertsona transexual, trabesti eta transgeneroek bizi duten estigmazioa eta erasokortasun egoera larria.


Gogoratu nahi ditugu norberaren sexualitate disidentearengatik mundu osoan intransijentziaren, errepresioaren, eliza katolikoaren integrismoaren edota edozein beste erlijioren fundamentalismoaren, diktaduren eta askatasunarekiko gorrotoaren biktimak diren lagun guztiak.


Azkenik, ekainaren 28ari eutsi nahi diogu, gaur, aldarrikapen eta ospakizun egun handi gisa, hori delako eta ez beste bat gure egunaren data zehatza. Urte osoan gure eskubideak aldarrikatzen eta gure askatasuna garatzen jarraituko dugula argi erakutsi nahi dugu gaurko egunean.


Gure etxean eta munduan, 2007ko ekainaren 28an.

Sinatzaileak: Bloque Alternativo de Madrid, Towanda, Comissió 28 Juny de Barcelona, Collectiu Gai de Barcelona, Guerrilla Travolaka, FAGC, JAG, InfoGai, Ecogais, H20, Col.lectiu LGTB Camp de Tarragona, EHGAM , Medeak, Queer Ekintza, BiziGay, Bost Axola, Gaytasuna, Tragasables, Maribolheras Precàrias, Panteras Rosa…


DEIALDIAK

Bilbo. Moiua plaza, 20:00etan.
Donostia. Bulebarra, 19:30ean.
Gasteiz. Ama Zuriaren plaza, 20:00etan.
Iruñea. Autobus geltokia, 20:00etan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu