Teknologia albisteak

Jokin del Amo, Basque Research tesi sariduna

Erabiltzailearen aurpegia
Basque Research - Elhuyar Fundazioa
2007-06-19 : 15:06

Jokin del Amo ikertzaileak irabazi du Basque Research web gunearen V. Tesi Saria. Irabazlea Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea da. Bigarren saria eta aipamen berezia ere unibertsitate bereko beste bi ikertzailek jaso dituzte. Guztira, 33 lan aurkeztu dira aurtengo sariketara

Basque Research (www.basqueresearch.com) web gunearen bitartez antolatu duen V. Tesi Sariaren irabazleak zein diren jakinarazi du gaur goizean Elhuyar Fundazioak. Lehenengo saria Euskal Herriko Unibertsitateko Jokin del Amo Iribarren ikertzailearentzat izan da, Nuevos marcadores tumorales: buscando las 7 diferencias (Tumoreen markatzaile berriak: 7 desberdintasunak bilatzen) izeneko lanarengatik. Lan hori pankreako minbiziaren ingurukoa da, eta, horri esker, ordenagailu eramangarri bat jaso du, Sistek Informatica y Microsistemas etxearen laguntzari esker. Bigarren saria Rosa Iglesias Perez matematikariak irabazi du, Welcome to the World of haptics for industrial applications (Ongietorri industria-aplikazioetarako mundu haptikora) lanarekin. Mundu haptikoa ukimenaren mundua da, eta zentzumen hori erabiltzen duen teknologiaren ingurukoa da lan hau. Lan horregatik, PDA bat jaso du Rosa Iglesiasek, Eroski Kooperatiba Elkartearen babesletzari esker.

Aipamen berezia ere Euskal Herriko Unibertsitatera joan da, Juan Jose Igarza Ugaldea ikertzailearen eskuetara, hain zuzen ere. Igarzak landetxe baterako bi lagunentzako asteburuko egonaldia irabazi du, Nekatur elkartearen eskutik, Eta orain, sinatu hemen mesedez izeneko lanari esker.

Aurtengo sariketan 33 lan jaso dira, eta guztiak www.basqueresearch.com web gunean irakur daitezke.

Erantzun

Sartu