Hizkuntza-teknologietan ikertzeko lan-eskaintza Elhuyar Fundazioan
2007-06-29 13:06
Zenbait ikerketa-alorretan jardungo da ikertzailea: euskarazko galderei erantzuteko sistemak (Q&A); web dokumentu eleaniztunen ustiaketa automatikoa; hizkuntza arteko informazio-berreskurapena eta -erauzketa (CLIR).
Eskatzen dugu:
- Ingeniaritzako goi-mailako titulua (informatika, telekomunikazioak...)
- Ingelesez jakitea
Balioetsiko dugu:
- Hizkuntza-teknologietan trebakuntza (doktoretza, gradu-ondoko ikastaroak...) eta/edo esperientzia izatea
- Ikerketa eta garapeneko proiektuetan aritua izatea
- Unix/Linux ingurunea ezagutzea eta hori erabiltzen eskarmentua izatea
Interesatuok, bidali curriculum vitaea helbide hauetako batera uztailaren 9a baino lehen, eta aipatu HZ01 erreferentzia:
Elhuyar Fundazioa. Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea. 20170 Usurbil, edo elhuyar@elhuyar.com
Erantzunak kargatzen...