Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hiznet EHUko Berezko Titulua izango da

Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoa euskararen normalkuntzarako beharrezko diren soziolinguistika ezagutzaz osatua dago. Hauen artean, aipatzekoa da iaz lehen aldiz eskainitako “euskararen komunikazioa” moduluaren harrera ona.

Graduondokoa internet bitartez eta ikasturtean zehar dauden aurrez aurreko lau saiorekin burutzen da. Bertako irakasleak unibertsitate desberdinetako irakasleak, hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalak eta Eusko Jaurlaritza eta Herri administrazioko teknikariak dira batik bat.

Hiznet graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskara teknikariei edota egunen batean zeregin horietan aritzeko asmoa dutenei, herri adminisitrazioan, hezkuntza sisteman eta antzeko lan arlotan hizkuntza normalkuntzean erantzukizun publikoa dutenei,... zuzenduta dago.

Zazpigarren edizio berri hau, datorren azaroan hasi eta hurrengo urteko uztaila bitarte burutuko da eta ikastaroan izena eman nahi duenak http://hiznet.asmoz.org webgunean egin dezake.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu