Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gomendatzen dizut sariketaren 4. deialdia

Aurtengo deialdia Gipuzkoako 11 informazio zerbitzuk elkarlanean antolatu dugu.

Sariketa 12-34 urte arteko gazteei zuzenduta dago, Gipuzkoan bizi, ikasi edo lan egiten duten gazteei.

Gomendio xumeen bila gabiltza; leku bat bisitatu ondoren, lagun bati gomendatuko zeniokeen informazioa interesatzen zaigu: alojamendu merkeak, leku ikusgarriak, deskontu txartelak...

Orain arte jaso ditugun gomendio guztiak aizue.com blogean daude, eta parte hartzeko oinarriak eta sariak ere bai.

Nahi beste gomendio aurkez daitezke, beraz animatu eta bidali zure gomendioa irailaren 30 baino lehen!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu