Lizarrako Garean Euskaldunon Elkartea osatu da
2007-06-19 18:06
Lizarrako eta Estellerriko zenbait euskaldunek osatu dute elkarte hau, euskararen erabilpena sustatu eta bultzatzeko asmoz. Horretarako, euskal hiztunendako elkarguneak sortu nahi dituzte, euskaraz mintzatu eta komunikatzeko.
Aurkezpen besta bukatzeko, Lizarrako kaleetan zehar bi kalejira antolatu dituzte: bata, euskaraz abesteko Lizarra Kantuz izeneko ekimena eta bestea Batukada batek lagunduko duena. Bi kalejira hauek Santiago Plazan elkartu dira eta egun honetako egitarauari bukaera emateko, beste sorpresa batzuk prestatu dituzte antolatzaileek.
Aurkezpen egun hau pasa ondoren, Garean Euskaldunon Elkartea ekimen desberdinak antolatzen hasiko da eta horren berri zabalduko du.
Erantzunak kargatzen...