Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aukeratu Euskal Herriko 7 Mirariak

Uztailaren 7an erabakiko dira zeintzuk izango diren Munduko 7 Mirari berriak. Tartean daude Moaiak, Stonehenge, Txinako Harresi Handia, Erromako Koliseoa, Alhambra eta Petra.

Mundu mailako sailkapen hau alde batetara utziz, Euskal Herriko 7 mirariak zeintzuk diren aukeratzea proposatzen dizuegu Erbinnuriarenaztarnak blogetik . Oinarriak:

  • Zazpi probintzietako edozein eraikin, paisaje, toki, ekitaldi, jai, e.a. izan daiteke.
  • Lehiaketa ekainaren 24a arte egongo da zabalik (Mirariez ari garela, euskaldunontzat egun/gau majikoa delako).
  • Oinarri gehigorako proposamenik baduzue, egin lasai. Julen Gabiriak bere blogean aspaldi egin zuen proposamena

Beste proposamen bat: Aztiaren txabolako trikuharria, Billar (Araba)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu