Sei urteren ondoren, Leioan kokatzen zen Metabolik hacklabak ateak ixtea erabaki du. Taldea desegin da eta partaide guztiek datorren irailaren 15ean jai bat ospatuko dute.
Uztailaren 20tik 22ra Euskalsex azoka egingo da Bilboko La Casillan. Azokaren zuzendari Carlos Resak webgunean dioenez, Euskalsexen "helburua euskararen erabilera bultzatzea da, adierazpen artistikoetan, produktuetan eta baita Euskadiko industria erotiko-pornoko teknologian ere (programetan, showetan, argitalpenetan, webgunetan, bikoizpenetan, etiketetan...)."
Eusko Jaurlaritzak esleitu ditu jada Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako barrutietako telebiste digital lokaletarako lizentziak. 81 eskaera aurkeztu ziren, eta 57 lizentzia eman dituzte, zeinak 33 enpresen artean banatzen diren, eta horiek enpresa-talde gutxi batzuetan sailka daitezke.
Aurki.comek eta beste asmakuntza batzuek ematen duten zerbitzua definitzeko, agregatzaile barik, batzaile proposatu dio Anjel Lertxundik Joxe Aranzabali. Faroan agertutako artikulua hona ekarri dugu, han duen lizentziari esker.
São Paulon, hegoamerikako hiririk handienean, oraindik Guarani Mbyá nazioko indijenak bizi direla esateak harridura sortzen du. Guarani hauek lau herrixkatan antolatuta, beren kultura hala nola mantentzen dutela eta beren hizkuntza, tupi-guarania, beren haurrei ikastolan erakusten dietela jakitean, harridura mirespen bilakatzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko egunkarietan argitaratzen diren artikuluen % 1,75a dira zientzia eta teknologiaren ingurukoak. Elhuyar Fundazioak 2006ko abendutik 2007ko apirila bitartean, Berria, Deia, Diario de Noticias de Alava, El Correo, El Diario Vasco, El País, Gara eta Noticias de Gipuzkoa egunkariek argitaratu dituzten artikuluen azterketa egin du, laugarren urtez.
Eako herria euskal poesiaren bizileku ludikoa izango da laugarren aldiz. Bizkaiko kostaldeko aipatu herrian egingo baitira aurten ere Poesia Egunak uztailaren 21 eta 22an. Edizio honetan emakumezkoen literatura jorratuko da nagusiki. Eako Herrijari Emon Arnasa kultura elkarteak antolatzen ditu jardunaldiak.
Aste honetan estreinatu dute zinemetan Harry Potter eta Fenixaren Ordena filma. Erdaraz noski. Harry Potterren istorio sortako 5. liburuari dagokio film hori. Sorta laster itxiko da, ingelesez, 7. eta azken liburukiarekin. Eta euskaraz, 6. liburua ere irailean irtengo da.
Hementxe eskaintzen dizkizuegu Sustatuk 2007. urteko lehenengo sei hilabeteetan izandako bisiten datuak eta estatistikak. Guztira, 185.661 bisitari izan ditugu eta 335.036 orrialde erakutsi. Hona hemen beste zenbait datu.
Athletic Clubeko 30. presidentea aukeratzeko hauteskundeak martxan daude jada. Eguzkipean eta normaltasun osoz, ehundaka bazkide hurbiltzen ari dira Ibaiganera. EITB-ren gezurrezko webgunea agertu zen hasieran, baina benetako hiru hautagaiek kanpaina serioa egin dute Interneten.
Euskara-gaztelania/castellano-vasco hiztegiak 42.000 sarrera, 9.000 azpisarrera, 71.000 adiera ditu eta 18.900 adibide ditu, eta bi ataletan banatuta dago: euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Gramatika eranskin bat ere badu hiztegiak.
Udan ikastaroak, kurtsoak, unibertsitateak, campusak.. izan ohi dira. Tailerrak antolatzea bururatu zaigu. Ikasturten hasieran Euskal Herria 2.0 (lokalizazioa eta internazionalizazioa) burutu genuen Donostiako Artelekun. Orain pratikari ekitea deliberatu dugu. Internet, tresna berriak, wikiak, blogak... erabiltzeko tailerrak antolatzea alegia.
Astebatez hainbat tailer antolatu ditugu toki ezberdinetan. Hasteko wikipedia, blogak eta web 2.0, Ubuntu eta software librea, bideogintza eta podcasting/irratigintza prestatu ditugu.
Euskarazko komunikazioan gertatu den erabateko hazkundeak ekarri dituen erronka eta behar berriei erantzuteko asmoz antolatu da aurkezten dizuegun master hau. Master honekin, egungo euskarazko komunikazioaren diagnosia egin asmo dugu, eskasietan eta premietan sakondu ahal izateko.
Bikaina izan da KREAren lehenengo sormen-programak izan duen harrera. 150 proiektu baino gehiago aurkeztu dira, 72.000 euro banatuko dituzten KREAren sormen-beketara. KREA zera da,
Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako kultura garaikidea sortu eta hedatzeko zentroa.
UEUren Eibarko ikastaroen baitan bihar (uztailak 10 asteartea) "Informatika eta emakumea" izeneko mahai ingurua egingo da. Mahai ingurua "e-makumeak" izeneko taldeak antolatu du. Talde hau kezka baten ondorioz sortu zen; informatika ikasten gero eta neska gutxiago dago.
Lehengo egunean Karlos Santistebanen "Onomatopeia eta adierazpen hotsen hiztegia" eskuratu nuen eta benetan harrituta gelditu nintzen, lan benetan mardula delako, taldean egin ohi diren horietakoa.
Durangoko Azokarako iragarrita egon bazen ere, antza denez atzeratu egin da eta oraintxe ikusi du argia.
Arantzabalek esan dio Sustaturi: "Etxegoienek ez dit jarri ba Sustatu asmatu dudala nik? Hau da hau! Ez nuke makinaria demonio hau asmatzearen pisua nire gain hartu gura! Zorionez CS-ko lagunak dira nor kartzelara eramatekotan :-)" Argiako elkarrizketan aipatzen ditu Espaloia antzokia, kooperatibismoa, Sustatu, Goiena...
Zertarako dira sare sozialak? galdetzen du Gari Araolazak Teknosexuan. Auskalo. Edozertarako eta ezertarako ere ez. Baina Facebook modakoari puntu bereziki interesgarriak ikusten dizkio. Gariren artikulua hona ekarri dugu, han duen lizentziari esker.
Wdydwyd egitasmoa eredu, Zer-OH! Jarri dugu martxan. Zergatik orain? Zergatik hemen? UEUk bere eskaintza urte osora zabaldu du, baina udako ikastaroek bilgune garrantzitsua izaten jarraitzen dute... Udako ikastaroak ere Baiona eta Iruñatik, Eibarrera eta Lizarrara ere zabaldu dira... Zergatik UEUn?