Batekmila - Euskal Munduak erakusketaren estreinaldia
Batekmila-Euskal Munduak erakusketa estreinatua izanen da Baionako Carre/Bonnat erakustokian ekainaren 23an, goizeko 11:00etan. Horren inguruan, animazio desberdinak proposatuak izanen dira Baionako karriketan.
Batekmila-Euskal Munduak Euskal Kultur Erakundeko erakusketa berria da, bisitaria Euskal Mundu garaikideen deskubritzera eramaten duena.
Estrenaldiarentzat, Euskal Kultur Erakundeak talde desberdinak gomitatu ditu, gertakaria Baionako karriketan ospatzeko.
Horrela, besteak beste, Hor Konpon-eko trikitilariek, eta rock musika euskal dantzekin nahasten duten Zpeiz Mukaki-ko dantzari-musikariek Baionako karrikak alaituko dituzte.
Programa ondokoa da :
- Trikitilariak
10:30 : Abiatzea Carre Bonnat erakustokitik eta
- Euskal Museoa
- Marengo zubia
- "4 cantons" plaza
- Salie karrika
- Merkatua
- Pannecau zubia
- Galuperie kaia
11:45-12:00 : Itzultzea Carre Bonnat erakustokira
- Hor Konpon txaranga
10:35 : Abiatzea Carre Bonnat erakustokitik eta
- Pannecau karrika
- San Andres plaza
- Cordeliers karrika
- Chao kaia
- Pannecau zubia
- Merkatua
- Marengo zubia
- Marengo karrika
- Jacques Lafitte karrika
12:00-12:15 : Itzultzea Carre Bonnat erakustokira
- Zpeiz mukaki dantza taldea
10:35 : Abiatzea Carre Bonnat erakustokitik eta
- Herriko etxea
- Portneuf karrika
- Katedrala
- Espainiako karrika
- Poissonnerie karrika
- Merkatua
- Pannecau karrika
- San Andres Plaza
12:15-12:30 : Itzultzea Carre Bonnat erakustokira
Xehetasunak :
Erantzunak kargatzen...