Banoa bidaien txango batean ziren hildako sei turistak
2007-07-02 22:07
Banoa bidaia agentziako bezeroak ziren gaur arratsaldean Yemenen hildako sei turistak. Bilbon eta Bartzelonan sukurtsalak dituen agentziak Europa Press-i baieztatu dionez. Ezkutuko Arabia izeneko ibilbidea egiten ari ziren, hango 18:30etan bonba auto baten leherketak harrapatu dituen turistak. Eurekin zegoen yemendar gidaria ere hil da leherketaren ondorioz. Eguneraketa asteartea: Hildakoen artean bi gipuzkoar daude, Mikel Essery Banoa agentziako langilea eta Donostiako bidaiari bat, Maddi Álvarez Calleja.
Erantzunak kargatzen...