GNU GPL software librearen bertsio berria
2007-07-02 11:07
GNU GPL (GNU Lizentzia Publiko Orokorra) lehen software libre lizentzietarikoa da, seguruenez zabalduena, eta bigarren bertsioa (GPL2) argitaratu zenetik 16 urte pasatu dira. Baina kaleratu den hirugarren bertsio honetan software libre lizentziak bermatzen duen oinarrizko askatasunak mantentzen dira:
- Freedom 0: helburua edozein dela ere programa exekutatzeko askatasuna.
- Freedom 1: programa aztertu eta aldatzeko askatasuna.
- Freedom 2: programa kopiatzeko askatasuna zure auzoko edo beste edonor laguntzeko.
- Freedom 3: programa hobetzeko askatasuna, eta hobekuntza horiek publikoak egiteko askatasuna.
Hirugarren bertsioak software patenteen inguruko berrikuntza batzuk ditu, esate baterako GPL3 lizentziadun softwarea erabiltzeak software horrek estaltzen duen edozein patenterako behin betirako eta doako baimena ematea suposatzen du.
Lizentziaren azken bertsioa hemen dago: http://www.gnu.org/licenses/gpl.html
Erantzunak kargatzen...