Sustatu logoa Teknologia albisteak

EHUko Master Ofiziala: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua

Ixa taldea - IXA taldea
2007-06-29 09:06

Bost departamentu eta beste horrenbeste jakintza-arlo batu gara doktorego-programa honen koordinazioan: Lengoaia eta Sistema Informatikoak, Euskal Filologia, Elektronika eta Telekomunikazioak, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala.

Nori zuzendua

Hizkuntzalaritza eta Informatika uztartu nahi dituzten guztiei:

  • Filologo eta hizkuntzalariak - Informatikako eta Telekomunikazioetako ingeniariak - Alor hauetan ikertu nahi duten guztiak

Iraupena

Akademi ikasturtea: 1 (2007ko urritik 2008ko uztailera)

  • Nahitaezko irakasgaiak: 18 k. - Hautazko irakasgaiak: 27 k. - Proiektuak eta Ikerketa-lanak: 15 k.

GUZTIRA: 60 k.

Hizkuntza

Euskara (zenbait ikastaro osagarritan gaztelania eta ingelesa).

Izen ematea uztailaren 14 arte

Informatika Fakultatean, Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila P. Manuel de Lardizabal, 20009 Donostia 943 018 051

Informazioa

IƱaki Alegria 943 015 076, i.alegria a_bildua ehu.es

Informazio gehiago

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu