
Iragarki laburren inguruan atzo hemen iragarritako webgunea martxan dago jada: iragarkilaburrak.com . Datorren astean, ehun mila aleko paperezko produktu batekin osatuko da proiektu hau.
Ingurugiroa zaintzeko praktika egoki batzuez dibulgazioa eta sentsibilizazioa egiteko martxan jarri duen webguneak izenburu horixe du: Hirigintza eta Iraunkorra. Domeinua, Hirigintzaetairaunkorra.com . Gaztelaniaz, Urbanismo y Sostenibilidad esaten diote honi.
Idazle katalan, galego eta euskaldunen elkarteek Galeusca Federazioa sortuko dute datorren igandean, hilak 15, Pobleten. 1984an Pobleten (Herrialde Katalanak) sinatutako "Pobleteko Manifestuaren" 25. Urteurrena ospatzen dela, hiru elkarteotako bazkideek Batzar Nagusietan onartutako tresna juridikoa sortuko da koordinazioa eta ekimen bateraturak bideratu xedez.
Ostiral honetan martxan jarriko dute Bertako Hedabideek (EKT)Iragarki Laburrak proiektua, hainbat herri-komunikabiderekin elkarlanean. Izenak berak dioen moduan, iragarki klasifikatuen edo merkeen euskarazko ataria izango da, eta hasiera batean paperean ere argitaratuko dira iragarkiak, ostiralero 8 orrialdeko gehigarri batean, 100.000 ale inguruko tiradarekin. Zuzenketa: Iban Arregiren testua gaizki ulertuta, izenburuan errorea sartu du Sustatuk lehen, paperezko bertsioa ez da hilaren 13an irtengo, baizik eta ekainaren 18an. Barkatu gaizki-ulertuak.
Geurea Ikurriña egitasmoak batetik euskal nortasun ikurren inguruan babesa eta indarra bildu nahi ditu. Azken urteetan esparru honetan eman den atzerakadari aurre eginteaz gain, Ikurriñak hainbat garaietan izan duen eta egun galtzen ari den balore politikoa berriro atxeman eta euskal instituzioetan dagokion tokia eman nahi diogu.
Soziolinguistika eta hizkuntza plangintza ez dira unibertsitateetako hezkuntza akademikoan ohiko ikasgaiak izan. Aldiz, gai horietan dabilen edozein profesionalek beharrezkoa izan du ikasgai horietan egon litezkeen ikastaro eguneratuenetan trebakuntza jasotzea.
Era asko daude batetik bestera ibiltzeko. Seguruenik, gainera, denok izan dugu noizbait ezohiko txangoren bat egiteko asmoa... Azkenean gehienok betiko lekuak bisitatu eta erosotasunera jotzen dugu. Aznder Izagirrek Vespa bat aukeratu zuen eta bidaia horren emaitza da "VESPAÑA" ikuskizuna.
Menu bihurgailua taberna, jatetxe zein edozein etxetako menuak eta kartak gaztelaniatik automatikoki euskaratzeko tresna informatikoa da. Tresna hau Donostiako Euskararen Udal Patronatuak ostalari eta merkatarientzat sortu zuen merkatari.net atarian dago, eta ostalari eta sukaldariek gehien erabiltzen dituzten plater eta menu izenak euskaratzeko gai da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatzen dituen «Migel Altzo» eta «Ixaka Lopez-Mendizabal» sari-lehiaketetan lau sari jaso berri ditu Ikastolen Elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak "Arteen eta Industria Kulturalen Euskal Institutua" sortuko du, enpresa izaerako ente publikoa. Hala nola Spri industria jarduerarako, edo Ihobe ingururugirorako, horixe izan daiteke ente berriaren izaera, kultura sustapenerako.
Euskal Kulturako hainbat pertsona ezagun elkartu dira Bilboko Liburu Azokan Euskaraz bai era berezi batean esateko. Idatzian, ahozkoan, antzezpenean edota sukaldean euskaraz bai esaten badakigu, gainera esateko modu asko dauzkagu: poetikoa, dramatikoa, espontaneoa, goxoa , aurkeztu du ekitaldia Asier Hormaza aktoreak.
Interneti aurpegia jarri diogu. Arratsalde batez, 15 hitzaldi baino gehiago, 30 lagunen artean. Teknologia berrietan aritzen garen lagunak batu gara. Ezagutu barik, sareak batu gaitu. Larrabetzun, ekainaren 7an, arrastiz egindakoa kontatzea du xede kronikatxo honek.
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak publikatu nahi diren dokumentuetatik entitateak automatikoki detektatu eta kentzeko baliabidea garatu du. Entigarbi deritzo.
Ekainaren 5ean aurkeztu dute Zumaiako Foronda kultur etxean Zumaia, izena eta izana liburua, Imanol Azkuek idatzitakoa. Zumaiako leku-izenak oinarritzat hartuta, helburu didaktikoa duen liburua da; argazki ugariz edertuta, herriko hainbat historia, istorio, bitxikeria eta pasadizo ere jasotzen ditu. Horrela, liburuak Toponimiaren muga gainditu eta beste dimentsio bat du, izenez gain, Zumaia edo zumaiarren izana hobeto ulertzen lagun lezakeena.
Eibar.org komunitateko bi blogarik gai bitxi baten inguruko gogoeta parea egin dute, irakurtzea merezi dutenak. Globalizazioaren efektuez hainbat alorretan egin izan dira gogoetak: etorkinak eta hizkuntzen oreka, garapen ekonomikoa, kulturaren joerak... Markos Zapiain eta Leire Narbaizak enfoke berri bat eman diote gaiari: Maitasunaren deslokalizazioa.
Google Earth aplikazioaren APIa ireki denetik (albistea Sustatun), Windows-eko plugin batekin mundu tridimentsional ikusgarri hori nabigatzailean ikus daiteke eta Tagzanian ere ezarri dugu kontu hori.
Bidaiatzen dugun bitartean oharrak hartzea, edo egunerokoa egitea, oso ohitura erromantikoa dugu, ez 21. mendekoa prezeski. Baina ohitura ez ago hila, eta Interneteko garaian, jakina, blogen bidez aurkitu du bidea bidaia bitakorak.
Ez zait inporta Real Sociedad futbol taldea 1. mailara igotzen ez bada. Ez du merezi. Realeko lehendakariak bozeramale elabakarra izendatu du, Luis Maria Antoñanak ez baitaki euskaraz. Nire ikuspegitik, horrek esan nahi du Real Sociedad futbol taldea ez dagoela prest 1. mailan jokatzeko, ez baita gai bere inguruko gizartea kontuan hartzeko.
Bi urte egin ditu sarean gure komunitate txiki honek (Larrabetzu.org). Eta 24 hilabeteotan gure herriko berri sarean hedatzen saiatu gara. (Patxi Gaztelumendiren gogoetak urteurren baten eta datorren larunbateko Basquecamp ekitaldiaren harira, haren blogetik hona ekarriak lizentzia honi esker)
GeraGaitezen.com helduentzako euskarazko harremanetarako doako sare soziala da. Erabiltzaile batzu kontzertuetara elkarrekin joateko erabiltzen dute, beste batzuk lagunak egin eta ezagutzeko, beste batzuk musikaz jarduteko, beste batzuk aldiz ligatzeko... zure lagunen sarea zabaltzeko azken finean!