Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ikurriñaren aldeko babes bilketa abiatu dute

Azken garaietan Euskal Herriko hainbat eta hainbat udaletan espainiar ikurra jarria izan da. Batzutan auzitegien aginduz eta bestetan Udal gobernuburuak hala erabakita baina euskal herritarren nahi eta borondateari bizkar emanaz beti ere.

Egitasmo honekin Espainiar gobernutik Hego Euskal Herriko udaletxe guztietan espainiar ikurra jartzeko irekiriko ildoa geldiarazi nahi dugu. Eta bide horretan, Ikurriña Euskal Herriko Udaletxe eta herriko etxeetara itzuli nahi dugu. Datu gisa esan genezake, gaur egun euskal herrialde guztietako hiriburuetan atzerriko ikurrak ikus ditzakegula eta espainiar ikurra udaletan jartzeko asmoak ez direla iriburuetan amaitzen.

Batetik, ZUEN BABESA eskatzen dizuegu; adierazpena sinatu eta antolatzen diren egitasmoetan parte har dezazutela eskatzen dizuegu. Horretarako prestatu dugun web gunean adierazpena irakurri eta babesa adierazi dezakezue.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu