Ikasketak eta lan merkatua uztartuz
Hutsune hori bete nahirik, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Hiznet, Hizkuntza Plangintza Graduondokoa antolatu du eta antolatzen jarraitzen du zortzigarren urtez jarraian.
Urteetako lan honen fruitu, egun, Euskal Herrian soziolinguistika nahiz hizkuntza plangintzan punta-puntako lanak egiten diharduten hainbat aholkularitza, elkarte nahiz udaletxe desberdin ikastarora hurbiltzen direla da, eurek dituzten lanpostu kualifikatuen hutsuneak ikasle nahiz ikasle ohiekin betetzeko asmoz. Ikasturte honetan zehar, adibidez, ikastarora iritsi diren hamabost lanposturen berri eman da, Ahize Aholkularitza, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia,...etik etorri direnak. Honela, Hiznet, Hizkuntza Plangintza graduondokoak lan akademikoa lan merkatuarekin bateratzea lortu du.
Erantzunak kargatzen...