Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hirigintza eta Iraunkorra puntu com

Sustatu
2008-06-12 15:06

Ingurugiroa zaintzeko praktika egoki batzuez dibulgazioa eta sentsibilizazioa egiteko martxan jarri duen webguneak izenburu horixe du: Hirigintza eta Iraunkorra. Domeinua, Hirigintzaetairaunkorra.com . Gaztelaniaz, Urbanismo y Sostenibilidad esaten diote honi.

Webguneak Jaurlaritzarena dirudi, baina ez dago bertan atribuzio garbirik. Domeinua ez da administrazioa publikoarena, Sarenet enpresaren izenean pertsona batek hartua duela ematen du, erregistroan ageri denez.

Euzkal Errian Euzkaras taldekoa modukoa iruditu zaigu pantaila-irudia, eta hantxe gorde dugu.

Webguneak ez du eduki handirik: PDF batzuk, Windowserako programa exekutagarri bat eta orri hau. Gauza hauek euskara txukunean daudela ematen du (baina exekutagarria ez dugu probatu).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu