Sustatu logoa Teknologia albisteak

Maitasunaren deslokalizazioa

Sustatu - Eibar.org
2008-06-06 11:06

Markos Zapiainek ireki zuen gaia Amaren maitasunaren deslokalizazioa artikuluarekin. Deskribatzen duen kasua, ohikoa gure artean: zaharrak zaintzeko ekartzen ditugu emakumezkoak Ameriketatik. Beste herrialde askotan, horretarako, eta umeak zaintzeko ere bai. Gure zahar eta haurtxoei maitasuna ematen dieten pertsonak dira horiek, baina aldi berean, ez ote dute norbait maitasunik gabe utzi han, maitasun hori hona ekarri dutenean? Hemen zaharrak zaintzen dituen kolonbiar batek ez ditu bere zaharrak zaintzen Kolonbian. Datu estatistikoak ere badaude, oso argiak: Filipinetako haurren ehuneko handi bat guraso bat atzerrian duela hazten ari da bere herrian, eta guraso hori ama izan ohi da gehienetan.

Blog komunitate berean, gaia beste ikuspegi batetik biribildu du Leire Narbaizak. Euskal Herrian neskalagunik topatu ez eta atzerrirako bidaia karibetar baten bueltan emaztea dakarren euskaldunarena. Topikoetan eta txisteetan jausi barik, hori zergatik gertatzen den, eta zein ondorio izan ditzakeen kontatzen digu (bere ustean) Leirek.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu