
Tokiko hedabideon lana errazteko asmoz, haien langile beharrei erantzuteko lan poltsa eratu du Topagunearen Hedabide Sailak. Sarritan aldi baterako zein epe luzerako langileak behar izaten dira hedabideotan, haien jardueraren esparru guztietan: kazetaritzan, noski, baina baita diseinuan, maketazioan, argazkilaritzan, administrazioan, komertzial lanetan, publizitate alorrean, ikus-entzunezkoen alor teknikoan...
Reggio Emiliako udal haur eskolak eta Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzeko bidaia pedagogikoen ostean, apur bat urrunago joanez, bi urtez behin Habanan ospatzen den Biltzar Pedagogikora joateko bidaia antolatzen ari da Hik Hasi Euskal Heziketarako Elkartea.
Donostiako Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko denak) fabrika izaten jarraituko du, ikusizko kulturaren fabrika. Ideia honekin bat eginez, berritze arkitektonikoa eraikinaren berezitasunarekiko eta fabrika izaerarekiko errespetutik abiatuta planteatzen da.
Zortzi urte daramatza Beasaingo Sustraiez Blai Kultur Elkarteak izen bera duen munduko musiken jaialdia antolatzen eta jadanik, lortu du bere tokitxoa Euskal herriko jaialdien artean, Goierrin bertan nahiz kanpoan eman baita ezagutzera.
EuskoSarek Eusko Movie 2008 aurkezten du: telefono mugikorraz, argazki makinaz, edo bideoz filmatutako pelikulen lehiaketa. Proiektuak Euskal Filmotekaren eta Eusko Ikaskuntzako Zinemagintza Sailaren laguntza du. Parte-hartzea Uztailak 20rarte iraungo du.
Euskal Herriko Unibertsitateak Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia-ko master ofiziala eskaintzen du 2008/2009 ikasturterako. Master honek doktoretzarako aukera ematen du eta urritik apirila bitarte eskainiko da Gasteizen, Letren Fakultatean. Eskolak arratsaldeko 430-9 bitarte dira eta ikasleak urte betean edo bitan egin ditzake masterra osatzen duten 60 kredituak. Irakasleak goi mailakoak dira, honako unibertsitatetakoak: EHU, Iruñeko NUP, Bordele, Pabe, Frantziako CNRS, Suitzako Geneva, EEBBetako Reno edo Zaragozakoak.
Urte luzez entzun dugu egunen batean atmosferara CO2-rik botako ez zuen autoa aterako zutela, eta azkenean gertatu da, Honda FCX Clarity modeloa jadanik eskatu daiteke.
Berritz ere frantziar jakobinismoak gure hizkuntzen aitorpenaz abiat eztabaida bertan behera gelditu dadin lortu du. Izan ere, gora-behera askoren ondoren, maiatzaren 7an frantses legebiltzarrean abitu eztabaidari segida eman bazitzaion maiatzaren 22an, Konstituzioaren 1 artikuluaren moldaketa eragingo lukeen aipua onartuz baina esan beharra dago, herri mugimendua asetzea lortu gabe- atzo, Senatuak atzera bota du kontrako testu bat bozkatuz.
ZT Corpusa, Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, handitu egin da, eta kontsulta-aukera berriak eskaintzen ditu. Zientzia eta teknologiaren alorreko euskara ikertzeko garatutako hizkuntza-baliabide ahaltsua da ZT Corpusa. Elhuyar Fundazioak eta EHUko IXA Taldeak elkarlanean garatutako proiektu honen lehen emaitzak 2006aren hondarrean aurkeztu ziren jendaurrean, on-line kontsultatzeko interfazea kaleratu zenean. Baina beti hedatu eta hobetzeko asmoari jarraituz, kontsulta-aukera hedatuez eta testu gehiagoz hornitu da berriki.
Firefox 3 instalatu duzu? ba egizu hemendik, eta gero euskaraz konfiguratu, arren. Ondoren, ez sakatu botoi hau berriro. Gort! Klaatu barada nikto! Bakean eta borondate onez etorri gara zuek bisitatzera! Beste nabigatzailerik erabiltzen baduzu, are gutxiago saiatu. Gogoratu: Miazkatu behar ez den metalezko ipurdi distiratsua dute robotek.
Microsoft enpresaren inguruko berriekin jarraituz (bat, bi) atzo Arrasaten sinatu zen Garaia parke teknologikoan informatika enpresa honek izango duen ikerketa zentroaren eraketa. Milioi bat euroko kapitalarekin sortu da, horietarik 200.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak inbertituak.
EGIN eta EGIN Irratiko langile-ohi talde batek bloga hasi du http://egin10.info helbidean, orain 10 urte jazotako gertakariak gogorarazteko, hots, Entzutegi Nazional espainolaren aginduz bi hedabideak itxi zirenekoa, 1998ko uztailaren 18an.
Eusko Jaurlaritzako HPSk eta Microsoftek etxe honen produktu batzuen aurkezpen ekitaldi bat antolatu dute ekainaren 25erako, Donostian. Gonbidapen oharrak dioenez, "Ekainaren 25etik aurrera, euskara ordenagailuen interfazeko hizkuntza nagusi bezala aukeratu ahal izango da. Dell, Investronica, HP eta Microsoft etxeek apustu garbia egin dute Euskadiri begira, euskara sustatzearen alde eta ekoizpena IKT tresnen bidez hobetzearen alde."
EAEn "hezkuntza birpentsatzeko lau euskal erakunderen baterako proiektu bat da" Heziberri. Partaidetzarako web bat ere aurkeztu dute, non blog batean iritziak jasotzea espero duten.
Inoiz sortu den Firefoxik onena. Firefox 3 inoiz baino bizkorragoa, seguruagoa eta adimentsuagoa da. Hemendik jaitsi daiteke. Adi helbide barra adimentsuari, benetan praktikoa da. Eta euskaraz bertsio osoa lehen egunetik, Librezale elkarteari esker. Eta gogoratu, euskarazko Firefox izateaz gain, inportantea dela nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia euskara izatea, ez baita gauza bera!
Getariako historia eta artea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dira Ekainaren 17tik Irailaren 15era bitartean. Bisita gidatu hauek Getaria 1209-2009 proiektuaren barruan eginiko indusketa arkeologikoen emaitzak eta Salbatore Deuna elizaren sekretuak gertutik ezagutzeko aukera ematen dute.
Urtebete pasa da Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketaren ardura hartu zuenetik. 1.516 enpresa eta 20.000 lagun baino gehiago ari dira Bai Euskarari Ziurtagiriarekin lanean. 2012. urterako 1.500 ziurtagiri berri lortzea aurrikusten du Ziurtagiriaren Elkarteak egin duen estrategia planak.
Berezko abortuak iragartzeko markatzaileei buruzko lan batek irabazi du Basque Research web gunearen VI. Tesi Saria. Estibaliz Alegre Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea da lan irabazlearen egilea. Bigarren saria unibertsitate bereko Carolina Cebriánek jaso du. Euskarazko lan onenaren saria Euskal Herriko Unibertsitateko Adam Zawiszewskirentzat izan da.
Bihar, ekainak 17, Firefox 3 nabigatzailearen lantzamendu ofiziala izango da. Mozilla Fundazioak, nabigatzaile librearen egileak, errekorra egin nahi du bihar, egun bakarrean gertaturiko software deskarga gehien lortu nahi dituzte. Zuk ere lagun dezakezu, euskaraz ere egongo baita Firefox 3. Eguneraketa, ekainak 17, 11.00: Deskarga eguna 19.00etan hasten omen da, Euskal Herriko orduan. Ordurarte Firefox 3 ofizialik ez da inon ageri deskargarako.
Adnan Hassanpour eta Hiwa Butimar idazle kurdueie heriotza-zigorra ezarri diete. Irango Gobernuak Adnan Hassanpour eta Hiwa Butimar idazle kurduak urkatu ez ditzan xede harturik, Euskal PENek ekimen batzuk antolatu ditu 2008ko ekainean.