
Berrikutza modako hitza dugu azken urteetan. EUSTAT-ek kaleratu berri duen prentsa oharraren arabera, Euskal AEko Europako Berrikuntzako Indizea 0,37 izan zen 2007an. Eta Europako 27 lurraldeko indizea 0,45 zen. Sailkapenean Euskal AEk erdi inguruan kokatzen da, 2006an bezalaxe 13. postuan jarraitzen du.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu du. Egitasmoa, irakurketa sustatzeko asmoz sortu dena, Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker.
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterraren barruan, Roberto Navigli adituak hitzen adiera desanbiguazioa eta adieren granularitateari buruzko hitzaldiak eskainiko ditu Donostiako informatika fakultatean.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak "Informazioaren Gizartean Euskadi Plana 2010" eta "Administrazio eta Gobernu elektronikoari buruzko Plana" onartu ditu. XXI. mendeko Gizartea "net Generation" izenez ezagutzen dugun belaunaldipean biziko denez, 400 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da bi planak aurrera eramateko. "Euskaraz erabateko esperientzia digitala ahalbidetzeko zerbitzuak" eta "Euskal kulturaren aldeko zerbitzuak" bultzatzea aurreikusten da planaren Euskadi sarean atalean.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren Urteko Batzarra Lapurdin izan da aurten, Bidarten hain zuzen. Bertan, Kontseilua osatzen duten 46 bazkideen hainbat ordezkari bildu dira. Batzarrean 10. urteurrenaren azken ekitaldiaren data eta lekua iragarri dute: "Abenduaren 13an Barakaldoko BECen egingo dugu ekitaldi nagusia".
Literatura Unibertsalaren bildumarako 2008ko itzulpen lehiaketako epea 2008ko maiatzaren 20an amaituko da, eguerdiko 12ak baino lehen, eta EIZIE elkartearen egoitzara (Zemoria 25, behea 20013 Donostia) bidali behar dira itzulpenak.
Moodle ikastaroak prestatzeko tresna da. Gero eta erabiliago da unibertsitatean materialak zabaltzeko eta ikasleekin harreman estuagoa lortzeko. Kasu honetan, erabilera berezia egin dugu, eta Informatikako ate irekien egunaren berri emateko erabili dugu.
Mundu osoan ingurumenaren aldeko ekimenak bultzatzen ditu Surfrider Fundazioak. Kostaldean pilatutako zaborra biltzea izaten da horietako bat. Larunbatean Zumaia eta Deba arteko kosta zatian zabor biltzen aritu ziren Zumaiako eta Zarauzko 20 bat surflari.
Asteburu honetan hasi da Animabasauri 4.0-Animabasque , Euskadiko animazio jaialdirik garrantzitsuena. Kanada, Zeelanda Berria, Grezia, Kuba, Hegoafrika, Mexiko, Japonia edo Iran herrialdeetan ekoitzitako 100 lan inguru lehiatuko dira aurtengo edizioan, eta euskal filmak ikusteko aukera izango da.
Consumer aldizkariak, irakurleen iritziak jasotzeko lekua zabaldu du. Edonork utzi dezake kontsumitzaileei zuzenduta daukagun aldizkaria edo webgunea hobetzeko iritzia.
Aste honetan izan dira Euskal Herriko 4. Jardunaldi feministak (3.ak izan zirenetik, 13 urte igarota). Eta jardunaldietatik irten den emaitzetako bat, Blogoneskak blog feministen komunitatea, Feevy biltzailearen bidez sortua.
Duela hamar urte, mezu hau bidali nuen posta elektronikoz: Gauza bat aurkitu dut Interneten: posta- zerrendak doan sortzeko makina! probatzeko Eibartarrak zerrenda sortu dut eta apuntatu zaituztet por el morrazo. Harpidedunak gara: Luistxo, Oier, Garikoitz eta Maialen Araolaza, Eneko Agirre, Juanan Armentia eta Juanito Etxenike (hau Irungo kolega bat da). Printzipioz proba bat da hau. Hamar urte igaro dira, eta Interneteko komunitate euskaldun beteranoena osasuntsu dabil.
MoodleMoot Euskadi 2008, Moodle Esperientzi Elkartrukeen II. Jardunaldia, ospatuko da datorren Maiatzaren 23an (ostirala) Arrasaten Mondragon Unibertsitateak antolatuta.
Atzo hil zen Edward Lorenz meteorologo eta matematikaria, kaosaren teorien sortzaileetako bat. Eguraldiaren aldagai ñimiñoenak izan dezakeen ondorio handien inguruko lanak egin zituen, eta tximeleta efektua deitu zion horri. Honela laburbildu daiteke efektua: Tximeleta bat hegaldatu da Txinan, eta (ondorioen ondorioen) ondorioz, urakana gertatu da Karibe itsasoan.
Hoax bat da Interneten bidez zabaltzen den gezur bat, normalean gutun-kate amaitezinen bidez bulegoz bulego hedatzen dena. Horietako bat zabaldu da aste honetan, ETAren bonba kanpaina arriskutsu baten berri ematen duena.
Gaur goizean aurkeztu da Donostian Euskal Herriko Ahotsak egitasmoa. Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.
EuskoSarek, Concordia Elkartearekin eta Behe Nafarroako Azkarateko Udalarekin batera, deialdia luzatzen dio Azkarateko Gazteluaren berreraikitze lanetan jarduteko prest leudekeen munduko Euskal Komitate Globalaren kide diren gazteei (auzolanean abuztuaren 1etik 23ra). Aurrikuspena da eraikina Diasporaren Nazioarteko Zentro bilakatzea. Izena emateko (ekainaren 1eko arteko epea), Euskal Herritik kanpoko euskal kolektibitate baten kide izan beharra dago.
Orain arte, e-posta helbide baten jabe garen herritarrak spameatu izan gaitu Lokarrik gupidarik gabe. Elkarrik egiten zuen hori, eta haren errautsetatik jaiotako Baketik eta Lokarri erakundeek ere bide beretik jarraitu zuten gero, e-posta bidezko propaganda indiskriminatuarekin. Alderdi politikoen, agintarien eta ETAren ordua iritsi da orain.
Garuneko odol isuri batez hil da Axun Aierbe euskalaria (Ibarra, Gipuzkoa, 1968), Donostiako ospitaleko sendagileek adierazi dutenez. Soziolinguistikan, itzulpengintzan eta euskalaritzako hainbat alorretan ibili izan da Aierbe hainbat urtez. Eguneraketa: Hileta Ibarran izango da, bihar asteazkena, hilak 16, 19.00etan.
Gaur aurkeztu da HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, X. Literatura Astea, goiburu honekin: Play Stationaren belaunaldia? XXI. mendeko poesia eta gazteak.