Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bidaia blog euskaldunak

Sustatu
2008-06-05 13:06

Egun hauetan urrutitik blogari ari direnen artean, hiru ale:

  • Haritz Rodriguez kazetariak Greziatik untziz dihardu bidaia egiten, eta blog berria ireki barik, bere Gutenberg Galaxia darabil kronikak bidaltzeko. Argazkiak ere ari da kargatzen Flickr-en eta bideoak Euskaltuben.
  • Jon Bautista Brasilera joan da Zanna bere neskalagunarekin eta handik kontatzen dihardu, Hor Nonbait izeneko blogean.
  • Hiart Zugasti eta Iker Lazpita eibartarrak badira aste batzuk ez dutela idazten, baina seguru astia izango dutela, munduari bira ematea baita haien bidaiaren kakoa. 2daia 2zitza du izena haien blogak, eta ezagututako bazterrak Tagzanian markatzen dituzte.

Baietz gehiago izan aurtengo udan! Ondo ibili!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu