Teknologia albisteak

Euskal Herriaren eta munduaren 3d ikusmirak Tagzanian

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - Tagzania
2008-06-05 : 14:06

Google Earth aplikazioaren APIa ireki denetik (albistea Sustatun), Windows-eko plugin batekin mundu tridimentsional ikusgarri hori nabigatzailean ikus daiteke eta Tagzanian ere ezarri dugu kontu hori.

Esan bezala, Windows behar da, baina sistema eragile horretan, Firefoxekin primeran dabil (baita Internet Explorer 6 eta 7rekin).

Tamalez, Ubuntu eta Mac-zaleok, abuztura arte itxoin beharko duzue, baina bitartean, jarri lagun baten pantailaren aurrean edo adi irudiei, ikustekoa da benetan.

Tagzanian orain mapa guztietan jarri du hiru dimentsioetako kontu hori. Mapetako fitxetan Earth fitxa dago, eta han klikatuta lortzen da irudia. Mapa tridimentsionalak hartu eta zure blogean ere itsatsi daitezke: itsastek embed kodeak, orriotan jarrri dugunak, horretarako bide ematen du.

Googleren oinarrizko iruditerian eraikin batzuk ere badaude altxatuta, eta Euskal Herrian katalogotxo hau egin dut: Bilbon San Mames, Athletic Cluben egoitza soziala Ibaigane, eta Isozaki dorreak. Portugalete eta Getxo artean, Bizkaiko zubia. Donostian, Victoria Eugenia eta Kursaala; eta Zarautzen, Torre Luzea. 5 probintziatan ez dut alerik aurkitu, baina inork topatuko balu, abisatu edo gehitu puntua eh3d etiketarekin.

Eraikin horiek hor egon arren, APIak aukerak ematen ditu beste batzuk ere sartzeko. Adibidez, pantaila-irudi honek Tagzanian egin dugun aproba bat erakusten du, non San Telmo museoaren erreforma proiektua kokatu dugun Donostiako ikusmira batean.

Adibide gehiago:

Erantzun

Sartu